Gurasoen parte hartzea oso garrantzitsua da gure ikastetxean, irakasleriarekin eta Zuzendaritza taldearekin izaten duten elkarlanak ikastetxearen funtzionamendua hobetzen baitu. Irakasle eta gurasoen arteko harremana etengabekoa da eta guztien ekarpenek ikastetxeko bizitzaren kalitatea hobetzen du. Ikasturtean zehar, Gurasoen Elkarteko ordezkariak eta eskolako Zuzendaritza behar den guztietan elkartuko dira.
Guraso Elkartearen web orria honako hau da: https://ermitaberrigurasoelkartea.wordpress.com/
Guraso Elkartearekin harremanetan jartzeko gubaigu.ermitaberri@gmail.com helbidea erabili dezakezu.
Ermitaberriko web orrian Guraso Elkartearen bloga bisitatzeko aukera ere duzu, eskolako blog guztiekin batera. Bertan, Guraso Elkartearen azken berriak ikusgai izango dituzu.
Gurasoen parte hartzea bereziki hurrengo arloetan izaten da:
- Eskola Kontseiluan parte hartu.
- Ikastetxearen egoeraren berri gurasoei eman.
- Gurasoen prestakuntzarako ekintzak antolatu.
- Ikasleei zuzendutako eskolaz kanpoko ekintzat antolatu.
- Jantokiaren antolaketa eta funtzionamendua koordinatu, baita 3 urteko ikasleen lo-kuluxkarako tokia, etabar.
- Haurtzaindegi zerbitzua antolatu.
- Kultur Astea antolatu, eta ohikoak diren jaien antolaketan lagundu.
Ekintza hauek bideratzeko zenbait batzordek funtzionatzen dute:
Haurtzaindegia
Eskola hasi baino lehen, seme-alabak ekar ditzakezue. Badu ordutegi berezia, eta egun solteetan ere erabili daiteke (abisu eman eta gero). Arduradunak zalantzak argituko dizkizue. Haurtzaindegian dagoen persona Lukertze da, eta berarekin hitz egiteko, 9:00etatik 9:30etara egonen da jantokiko bulegoan. Informazio gehiago hemen.
Eskolaz kanpoko ekintzak
Ikasleentzat antolatutako ekintzak, bai eguerditan, bai arratsaldetan ere. Izen emateko epea irailean izaten da.
Beste Guraso Elkarteak
Burlatako beste Guraso Elkarteekin harremanetan egoteaz arduratzen direnak. Besteak beste, Burlatako Kultur Astea (ez Ermitaberrikoa) antolatzen dute.
Urtebetetzeak
Jantokian urtebetetzeak ospatzea posible da, bai partikularki, baita gelakoekin ere. Urritik ekainera bitartean asteazken arratsaldetan izaten da; irailan edota ekainan balitz, edozein egunetan. Erreserba egin behar da, nork egin duen eta noiz eginen duen jakiteko.
Korrika
Bi urtez behin ospatzen da, urte bakoitietan beti ere. Bileretara joan beharra dago Korrika Txikia antolatzeko.
Aurrematrikula
Helburua guraso berriek “D” ereduan matrikula egitea da. Azken bi urteetan, kalean ekintza ezberdinak egiten dituzte, larunbat batean.
Eskola Kontseilua
Guraso Elkartetik persona bat joaten da Eskola Kontseiluko bileretara. Horrez gain, beste lau aita/ama dira Eskola Kontseiluko partaide. Eskolako funtzionamendu orokorra erabakitzen da eta gurasoen eskaera batzuk aurkeztu daitezke.
Sortzen Ikasbatuaz
Ermitaberriko Guraso Elkartea Sortzeneko elkarkidea da. Bileretara joan beharra dago eta gero informatu. Sortzen Jaia antolatzen BETI laguntzen dugu.
Formakuntza
Urtean zehar ikastaroak antolatzeaz arduratuko da (Hezkuntza Emozionala, etab.).
Jantokia
Guraso Elkarteak antolatzen duen zerbitzua da. Arauak eta prezioak finkatzen ditugu eta ordainketen ikuskapenaz arduratzen gara.
FESTA BATZORDEA
Olentzero
Abendutik hasita eskola apaintzen dugu eta abenduko azken eskola egunean, Burlatan zehar ibiltzen gara ikasleekin batera. Abenduaren 24ean, Burlatako Herri Erakundeak. Burlatako Olentzero antolatzen laguntzen ditugu.
Kultur Astea
Ermitaberriko Kultur Astea, ez Burlatakoa. Maiatzaren bukaeran ospatzen dugu. Aste osoan zehar ekintza ludiko-kulturalak egiten ditugu, gurasoentzat eta ikasleentzat. Larunbat horretan, festari bukaera emateko Ermitaberriko patioan puzgarriak, jokoak, dantzak antolatzen ditugu, ondoren, apuntatu nahi izanen duenarentzat, gure Ermitaberriko bazkari ospetsua izango dugu.
Inauteriak
Batzorde honek urtero Lukas Aierbeko panpina egiten du, eta Ermitaberriko Inauteria antolatzen du (Zuzendaritza eta irakasleekin batera, jakina). Batzordeak Burlatako Herri Erakundeak laguntzen ditu ere Burlatako inauteriak antolatzen. Otsailan edo Martxoan.
Horretaz gain, Udaleko Herritar Partehartze Kontseiluetan parte hartzen dugu Euskara, Hezkuntza eta Kultur Aniztasun alorretan.