Eskola orduak goizez soilik dituen ordutegia da. Ermitaberrin 8:50-14:00 bitarteko ordutegia dugu. Informazio gehiago hemen.
Horrez gain, ikasleak arratsaldean hautazko ekintzak egin ditzake, 15:30tik 16:30era astelehenetik ostegunera, urritik maiatzera. Ekintza horietako batzuk doakoak dira (irakasleek antolaturikoak), eta beste batzuk ordaintzekoak dira. (Guraso Elkarteak antolatuak).
Gure web orriko Harremana atala erabili dezakezu.
Edozein beste informazio behar izatekotan, gure telefonoa edo helbide elektronikoa ere erabili ditzakezu:
- Telefono orokorra: 948 13 66 68
- Telefono Jantokia: 948 13 05 54
- E-mail: cpermita@educacion.navarra.es
Abendutik aurrera zuzendariarekin hitzordua eskatu dezakezu. Horretarako, gure web orriko Harremana atala edo gure telefono edo helbide elektronikoa ere erabili ditzakezu:
- Telefono orokorra: 948 13 66 68
- E-mail: cpermita@educacion.navarra.es
EDUCA aplikazioaren bitartez. Bertan, kalifikazioez gain, beste zenbait datu ikusi ahal izango dituzu, hala nola ikaslearen hutsegiteak, datu pertsonalak, etab. EDUCA ordenagailuan, tablet eta sakeleko telefonoetan erabili daiteke.
Modu honetan, papera aurrezteko konpromisoarekin bat egiten dugu. Kalifikazioak paperean jaso nahi badituzu, Zuzendaritzan eskaera egin dezakezu.
EDUCAri buruzko Informazio guztia hemen eskura dezakezu.
Haur Hezkuntzan 4 saio ematen ditugu. Haur Hezkuntzako 1. mailan urtarriletik aurrera hasten gara Ingelesarekin.
Lehen Hezkuntzan, aldiz, 5 saio ditugu astero maila guztietan.
Urrian tutorearen eta familien artean gela bakoitzeko bilera orokorra burutzen dugu, ikasturte osorako funtzionamendua azaltzeko. Horrez gain, 1. eta 3. hiruhilekoen bukaeran tutoreak banan-banako elkarrizketak egiten ditu familia bakoitzarekin ikaslearen garapena aztertzeko.
Irakasle bakoitzak, gainera, astero ordu bat eskaintzen du familiekin elkarrizketak izateko. Irakasleen tutoretza ordutegia bilera orokorrean banatzen dugun txostenean zehazten dugu, oro har astelehenetan 14:00etatik 15:00ak arte izaten da. Familiaren batek ordu honetan elkartu ezin izango balu, tutorearekin beste hitzordu bat adosteko aukera izango du.
Ikaslearen agendan ohar bat idatzi, ikasleak ohar hori espezialistari erakusteko.
Bide hau erabili ezean, gure web orriko Harremana atala edo gure telefono edo helbide elektronikoa ere erabili ditzakezu:
- Telefono orokorra: 948 13 66 68
- E-mail: cpermita@educacion.navarra.es
Arropa edo materialak izena jarrita izatekotan, jabeari itzuliko diogu. Izenik ez badu, “Gauza galduak” saskian, Atezaintza ondoan, utziko dugu eta bertara joan beharko duzue bila. Urtean bitan saskian gelditzen diren arropak Burlatako Cáritas erakundeari ematen dizkiogu.
Ez ekarri. Horrela, ikasleari arduratsua izaten laguntzen diogu, azken finean bere autonomia bultzatzeko.
Alderantziz ere, eskolan zerbait ahaztuko balu, hurrengo egunera arte ezin izango du hartu.
Ikastetxeko araudia hemen ikus dezakezu.
Idazkaritzan inprimaki bat bete beharko duzu banku-kontuaren aldaketa jakinarazteko. Bertan, kontuaren jabearen izen-abizenak eta bere sinadura jasoko ditugu.
Inprimakia hemen deskargatu dezakezu ere.
Gure web orriko Harremana atala erabili dezakezu. Gure telefonoa edo helbide elektronikoa ere erabili ditzakezu:
- Telefono orokorra: 948 13 66 68
- Telefono Jantokia: 948 13 05 54
- E-mail: cpermita@educacion.navarra.es
Datuak Idazkaritzan jasoko ditugu eta, behar izatekotan, tutoreari aldaketaren berri emango diogu.
Ikaslea Jantokiko erabiltzea balitz, datuen aldaketa Jantokiko arduradunari jakinarazi beharko diozu ere, bai telefonoz (948 13 05 54) bai bere bulegoan bertan, beti ere 8:50-9:20 bitartean.
Bai, Jantokiko arduradunari honen berri eman behar zaio, 8:50-9:20 bitartean. Telefonoz egin dezakezu 948 13 05 54 zenbakian, edo zuzenean jantokiko bulegora joan.
Abisua emanez gero, egun hortako prezioa deskontatuko zaizue (2 euro).
Jantokia zerbitzuari buruzko informazio gehiago hemen duzu.
Bai, Atezaintzan dagoen egutegian ospakizunaren eguna eta taldearen arduradunaren izena apuntatuko dira. Jantokiko atean erabileraren araudia jarrita dago.
Atezaintzan agiri bat bete beharko duzu, ikaslea eskolatik nork eta noiz ateratzen duen jakinarazteko. Atezaina gelara ikaslearen bila joango da.
Ez da beharrezkoa.
Nahi izanez gero, ikaslearen agendan tutorearentzat ohar bat idatzi dezakezu kasua azalduz.