Maiatzean zehar Jardunaldi Jarraitua ebaluatzeko asmotan guraso guztiei zabaldutako galdetegiaren emaitzak aurkeztu nahi dizkizuegu. Bost galdera egin genituen, norberaren adostasun maila adierazteko aukera emanez. Galdera bakoitza 1etik 4erako puntuazioarekin barematu dugu, 1a “Ezer ez” erantzunarekin lotuta eta 4a “Asko” erantzunarekin:
Aipatu ezazu ondoko esaldiekin zure adostasun maila:
Jardunaldi Jarraituak familia-antolaketa hobetu du.
Jardunaldi Jarraituak zure haurraren denbora librea hobe banatzeko aukera eman du.
Oro har, ordutegiarekin zure seme-alaben eskola-errendimendua hobetu da.
Arratsaldeko jarduera osagarrien kalitatea eta eskaintza hobetu da.
Oro har, Jardunaldi Jarraituarekiko zure gogobetetze maila honako hau da.
Erantzun kopurua oso altua izanik (%75etik gora), eskolak, eta bereziki Jardunaldi Jarraituak, gure familiengan sortarazten duen interesaren adierazle dela uste dugu. Horregatik, galdetegi honetan parte hartu duzuen guztioi eskerrak eman nahi dizkiezuegu.
Emaitza hauek maiatzaren 18an izandako Eskola Kontseiluan aurkeztu ditugu.
Guzti honen ondorioz, Jardunaldi Jarraitua Ermitaberrin berretsi dugu eta datorren ikasturtean ere ordutegi berbera izango dugu. Hezkuntza Departamentuak ofizialki maiatzaren 30ean onartu zuen.