
2023/2024 ikasturte hasierako antolaketari buruz informatzeko bilera antolatu dugu Ermitaberrin Haur Hezkuntzako 1. mailara sartu berri diren familientzat. Bertan, zalantza guztiak argitzeko aukera izango duzue.
Data: 2023ko ekainak 15, osteguna
Ordua: 16:30
Non: Ermitaberriko Areto Nagusia
Gai ordena:
- Ikasturte hasiera eta Harrera Garaia
- Harrera Garaiaren taldekatzea
- Bestelakorik
Haurtzaindegi zerbitzua izango dugu.
Solasaldira etorriko zaretelakoan, jaso ezazue gure agurrik beroena.