Ermitaberri Ikastetxe Publikoa
Ermitaberri Ikastetxe Publikoa Burlatan euskarazko irakaskuntza dohainik eskaintzen duen eskola bakarra da.
Espazioen aireztapena, ikerketa guztiek adierazten duten bezala, babes neurri garrantzitsuena da Covid-19rekin kutsatzeko arriskua murrizteko. Aerosolak, kutsatzeko bide nagusia direla argi geratu da. Hau azaltzeko, bi txosten ofizial aintzat hartu ditugu, bertan oso argi adierazten baita aireztapenaren garrantzia. Honez gain, infografia argi bat eta José Luis Jiménez zientzilariaren 5 minutuko bideoa adibide gisa hartu ditugu.
Horrela, Ermitaberrin Aireztapen Plana helburu argi batekin osatu dugu: gelan airearen kalitatea bermatzeaz gain, argi, tenperatura eta zarata baldintza egokiak bilatu nahi ditugu, lau ardatz hauen arteko oreka ahal den hobekien mantentzeko. Negua ahal den erosoen pasatu nahi dugu, segurtasuna bermatuz.
CSICek 2020ko azaroaren 3an argitaratu zuen “ikasgeletako aireztapenerako gida” ren aholkuei jarraituz, CO2 neurgailu bat erosi genuen. Izan ere, izakiok botatzen dugun CO2-a adierazgarria da gure inguruan izan dezakegun Covid-19ren karga birala kalkulatu ahal izateko.
2020ko azaroa geroztik, eskolako espazio gehienetan neurketak egin ditugu, leiho eta ateak modu desberdinetan irekiz, baita eguraldi baldintza ezberdinetan, konparaketak egin ahal izateko.
Ikasgela arrunt guztiez gain, eskolako espazio desberdinek banan-banako aireztapena behar dute, gela bakoitzaren tamaina, egitura eta kokapenaren arabera beti ere.
Ermitaberri Ikastetxe Publikoa