Haurraren Eguna dela eta, Burlatako Udalak Marrazketa lehiaketa antolatu du Burlatako ikastetxeen artean. Ermitaberrin ikasle guztiekin parte hartu dugu, 3 urteko ikasleekin hasita Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak arte. Marrazki lehiaketan gure eskolako honako ikasleak saridunak izan ditugu. Zorionak denei !!
Haurraren Eguna 2018 – Egitaraua
Azaroaren 21an, Haurraren Eguna ospatzeko Burlatako Kultur Etxean ekitaldi berezia izango da 17:30etan. Bertan, Ermitaberriko Lehen Hezkunzako 3. mailako ikasleekin parte hartuko dugu, izan ere “Pirata Tarrapatata” abestia eskainiko dugu. Egitarau osoa honako hau da:
“Pirata Tarrapatata” musika emanaldia, Ermitaberriko Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleen eskutik
Musika Eskolako emanaldia
Marrazki lehiaketaren sarien banaketa
Kollins pailazoak
Askaria
3. mailako ikasleen familientzako sarrera bana erreserbatu digute. Familia kide gehiagok joan nahi izanez gero, Kultur Etxeko takilatik sarreren bila 16:30etatik aurrera pasatu zaitezkete. Gogoratu sarrerak dohainik direla. 17:00etan soinu froga egingo dugu.
Hortaz gain, Marrazki Lehiaketan parte hartu duten ikasle guztien lanak Kultur Etxean bertan ikusgai izango dituzue. Pasa zaitezte zuen seme-alabekin, Ermitaberrin ekintza honetan ikasle guztiekin parte hartu dugu, Haur Hezkuntza 3 urtekoekin hasita 6. maila arte.
Winter Time 2018: ingelesa ikastaroa
Hezkuntza Departamentuak Winter Time ingelesa ikastaroa antolatu du CNAI-ren bitartez. Ikastaroa haur Hezkuntzako 2. mailatik aurrera DBH-ko 2. maila arteko ikasleentzat dago zuzendua eta Nafarroako herri desberdinetan izango da (Iruña, Sarriguren, Barañain, Tutera, Tafalla, Altsasu, Lizarra, Gares eta Mendavia).
Ikastaroa 2018ko abenduaren 26tik 28ra bitartean izango da, 9:00etatik 14:00ak arte.
Prezioa: 45 euro (Familia Ugarientzat prezio bereziak).
Hezkuntza Departamentuak diru laguntza ematen duenez, plaza kopurua mugatua da eta inskripzio ordena hartuko dute aintzat taldeak egiteko. Izen emateko epea abenduaren 15ean bukatuko da www.cnai.es web orrian edo 948 20 73 43 telefonora deituz.
SKOLAE Programaren aldeko atxikimendua
SKOLAE IKASTETXE PILOTUEN KOMUNIKATUA
2017/18 ikasturtean zehar Skolae programa pilotatzen aritu ginen ikastetxe pilotuek irakasle bezala izandako esperientzia iritzi publikoari helarazi nahi diogu.
Urteak daramatzagu ikasgeletan Baterako Hezkuntza lantzen eta konpromiso hau gure ikastetxeetako Hezkuntza Proiektuetan jasota dago. Berdintasunean oinarritutako heziketa ez da berria, ez da egunotan sortutako zerbait eta dagoeneko urte asko daramatzagu baterako hezkuntza lantzen. Konpromiso hau, Hezkuntza Departamentuak agindutako jarraibideetan eta hezkuntza gidatzen duten lege dokumentuetan jasota egon arren, orain arte irakasleriaren borondatearen menpe egon da eta ahalegin eta dedikazioari esker ikasgeletan sartu ahal izan da. Lan honek plan baten beharra eskatzen zuen: eremu eta hezkuntza maila guztietan modu mailakatu batean egituratua egon zedin eta baterako hezkuntza modu eraginkor eta erreal batean landu ahal izateko.
Skolaeri esker, ikasgeletan gizon eta emakumeen arteko berdintasuna lantzeko lege eskakizunari erantzuna eman zaio. Hezkuntza erakundeak eta gure irakasle lanak lege eta arau batzuek gidatzen dituzte, eta hauek, baterako hezkuntzaren egitekoa iradokitzen dute: LOE (maiatzaren 3ko 2/2006 Hezkuntzaren Lege Organikoa) aldatzen duen LOMCEk (abenduaren 9ko 8/2013 Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko Lege Organikoa), bere helburuen artean “Eskolan, gizonen eta emakumeen arteko berdintasun eraginkorra sustatzen duten balioak garatzea, baita genero-indarkeria prebenitzea ere” jasotzen du bere 1. artikuluan. Kooperatzea eta elkarrekin bizitzea gaitasun sozial eta herritarra lantzeko ezinbestekoak dira, eta ikasleekin diferentzien balorazioa, erlazioetako eta norberaren eremuetako gaitasun afektiboen garapena, biolentziaren aurkako jarrerak, edozein motatako aurreiritziak eta estereotipo sexistak lantzeko bidea ematen digute.
Jolas parke naturala: “Patiotik lorategira”
Ermitaberrin jolas parke berria irekitzeko momentua iritsi da. Ermitaberriko hezkuntza komunitateko partaideen onespena jaso duen bi urteko proiektu luze baten emaitza dugu hau. Burlatako Udalaren laguntza izan dugu jolas parkea gauzatzeko, baita mantenua egiteko.
ZERGATIK HAUR PARKE NATURAL BAT?
Espazioa, berez, irakaslea balitz bezala hartzen badugu, irakasteko baliabide da ere, esploratu, liluratu, sortu eta gauza berriak ikasteko bidea.
Kalitateko hezkuntzarako espazioak diseinatu nahi ditugu. Espazio berri hauek ikasleen gaitasunekin bat etorri behar dute, beren beharrak eta interesak asetzeko, ez bakarrik eraikuntza barruan baita kanpoko espazioetan ere.
Eskolan ekintza desberdinak sortarazteko antolatua dagoen espazio bat edukitzeak, erabilera irekia duten material multzo anitza eskatzen du. Espazioak eta materialak zenbat eta aberatsagoak izan, orduan eta kalitate hobeagoko ekintzak bideratuko dituzte, haurrei beren interes eta beharrei egokitzeko aukera ematen baitiete.
Parke naturalek jolas aukera gehiago ematen dituzte egitura zehaztuak dituzten parkeekin alderatuta, egitura irekiek gauza interesgarri asko egiteko abiapuntu izaten dira.
Eski Kanpaina 2018/2019: lekua eta datak
Aurten ere 6. mailako ikasleekin Ipar Eski Kanpainan parte hartuko dugu. Zozketaren emaitzak baditugu jadanik, eta Ermitaberriko ikasleei egokitu zaien lekua eta astea hauexek dira:
Lekua: Izaba
Noiz: Urtarrilaren 27tik otsailaren 1era
Kontuan hartu Urtarrilaren 27a igandea dela.
Aurrerago xehetasun gehiago emango ditugu.