“Zorba el Griego” filmerako Mikis Theodorakis musikagileak 1964. urtean sortutako musika ezaguna hartu dugu gure bigarren dantza aurkezteko. Sirtakia, berez, filme honetarako asmatutako dantza da, Hasapiko dantza tradizionalean oinarriturikoa baina, izatez, berria erabat. Anthony Quinn-ek, gainera, bere estiloa eman omen zion belauneko lesio batengatik. Gaur egun Greziako dantzarik ezagunena dugu. Bertsio ezberdin asko onartzen dituen […]
Haka
Zelanda Berriko eta inguruko irletako maorien dantzarekin hasiko gara. Bere garaian gudarako prestatzeko dantzatzen zuten arren, Zelanda Berriko “All Black” errugbi selekzioak munduan zehar zabaldu du dantza hau, partiduak hasi baino lehen aurkarien aurrean egiten hasi zirelako, beldurtzeko nahian baina beti ere errespetu seinale gisa. Guk Ermitaberrin dantzaren “Haka ka mate” aldaera egokitu dugu eta […]
Musika Kontzertua 2016
Bi urtez behineko erritmoa hartuta, 2016an berrikuntzak izan ditugu, kontzertuaren formatoan baino gehiago, honen inguruan sortu ditugun ekintzetan eta arlo teknikoan. Izan ere, ikasleek bideoklipak egin dituzte beren abestiak aurkezteko eta, gainera, Ermitaberriko hezkuntza komunitate osoaren partehartzea lortu dugu Txapeloaz bideoklip gogoangarrian.
Musika Kontzertua 2014
Bigarren urtea izanda, ilusio handiarekin ekin genion kontzertuari, aurreko urteko arrakasta hobetzeko asmoz. Bai lortu ere!! Gure ikasleekin batera Burlatako musika erakundeen laguntza izan genuen. Izan ere, San Blas Abesbatzak gurekin batera kantatu zuen, baita mariachi batek ere. Honez gain, Eneko Yarza ospetsuak show berezia eskaini zigun 5. eta 6. mailako ikasleekin. Sorpresa gehiago ere izan genituen kontzertu osoan zehar. Amaiera, beti bezala, zoragarria.
Musika Kontzertua 2013
Proiektu honen lehenbiziko kontzertua izanda, sekulako ikusmina sortu zuen eskolako familiengan, baita eskolatik kanpo ere. Oso kontzertu erakargarria, freskoa eta atsegina izan zen, familiek eta, batez ere, ikasleek asko disfrutatu zuten bertan, azken finean hori delako kontzertu hauen helburua. Bukaera benetan hunkigarria bizi izan genuen. Goza ezazue ikuskizunarekin.
Musika Kontzertuak
Ermitaberrin musikari ematen diogun garrantziaren adierazle ikasturte bukaerako Kontzertuak ditugu. 2013an hasi ginen proiektu honekin eta harrez geroztik Burlatako Kultur Etxeko aretoa lepo betetzen dugu gure ikasleen abesti eta koreografia ikusgarriekin. Hemen dituzue eskuragai 2013, 2014, 2016 eta 2018ko kontzertuak, oso osorik, HD eta Full HD erresoluzioan eta soinu kalitate ederrean.
Horrez gain, 2016ko Aupa Zuek flashmob hunkigarria eta bideoklip guztiak 2016ko kontzertuan ere bildu ditugu.