Hezkuntza Sailaren Kontingentzia Planak (75/2020 Foru Agindua, abuztuaren 31koa) 2. Osasun Egoerarako aurreikusten duenaren arabera, bertan aipatzen den eskola-ordutegia betetzera behartu gaituzte.
“(…) Urritik ekainera bitarteko aldia: Hezkuntza Departamentuak onartutako ordutegia edozein dela ere, eskolaldiak, oro har, 45 minutuko sei saio eta 30 minutuko atsedenaldi bat edo 15 minutuko bi izanen ditu. Ez da hasiko 09:00ak baino lehen, eta 14:30ean edo lehenago bukatuko da.”
Gure ordutegia mantentzen saiatu gara, baina aginduak Nafarroako ikastetxe guztiei eragiten die eta ezin da salbuespenik egin. Horregatik, ostegunean, urriaren 1etik aurrera, honela aldatuko dugu eskola-ordutegia:
-
- 8:50etatik 9:00etara bitarteko sarrera malgua ikasle guztientzat, orain arte egin den bezala, patiora Haur Hezkuntzako familiak bakarrik sartuko baitira.
- 9:00etatik 14:00etara, eskola ordua, ikas maila bakoitzean 10 minutu murriztuko da jolas-denbora.
- Jantoki eta haurtzaindegi zerbitzuan ez da aldaketarik izango.