NAHI DUGUN ESKOLA HEZKIDETZAILEA
Hezkidetza Identitate Planak, hezkidetzaren ideia antolatzaile batzuk ditu oinarri, eta horiek izango dira SKOLAE programaren bitartez, gure ikastetxeko ikasgelen benetako jardunaren oinarri.
Hezkidetza Identitate Plana ikastetxe osoaren ardura da. Hezkidetza bultzatzeko taldeak prozesuaren garapenarekin lotutako zenbait eginkizun ezarrita dauzka, baina horietan parte hartu eta lagundu behar dute bai ikastetxeek dituzten koordinazio egiturek (hala nola Koordinazio Pedagogikorako Batzordeak (KPB), zikloetako edo departamentu didaktikoetako koordinazioek, moduluetakoek edo beste batzuek) bai Eskola Kontseiluak, baita ikastetxe bakoitzak ikasleak ordezkatzeko ezarri dituen egiturek ere.
SKOLAE hezkidetza-programak irakasleen hezkidetza-gaitasuna hobetzea du helburu, haiek lortu behar baitute ikasleek gara dezatela gizonek eta emakumeek elkarren arteko berdintasunean bizitzeko beharrezkoa den gaitasun soziala.
Ikaskuntza-helburuak betetzeko, SKOLAE hezkidetza-programak zenbait proposamen egiten ditu, planifikatuak eta esplizituak, ikastetxearen testuinguru zabalean: ikastetxearen hezkidetza-kudeaketan eta curriculum-programazioan. Bermatzen du hezkidetza-kultura sortzea, ikastetxearen nortasun-ezaugarri gisa.
Ideia antolatzaile guztiek lotura dute elkarren artean eta ikaskuntza-helburuak ezartzen dituzte, edukien ikuspuntua eta planen nahiz proiektuen planifikazioa eta garapena uztartuta.
Ikaskuntza-helburuek kontuan hartzen dituzte curriculum-iturrietatik egiten diren ekarpenak, beste edozein gaitasun lortzean gertatzen den bezala.
Ikaskuntzaren helburuak ideia antolatzaileetatik abiatuta planteatzen dira, horiek egituratzen baitute prestakuntza eta ikaskuntza. Prozesu bakarra da lortzeko irakasleek eta, horrenbestez, ikasleek hezkidetza-gaitasuna izan dezatela.
Ideia antolatzaile guztiek lotura dute elkarren artean eta ikaskuntza-helburuak ezartzen dituzte, edukien ikuspuntua eta planen nahiz proiektuen planifikazioa eta garapena uztartuta.
Ikaskuntza-helburuek kontuan hartzen dituzte curriculum-iturrietatik egiten diren ekarpenak, beste edozein gaitasun lortzean gertatzen den bezala eta hurrengo hauek dira:
- Genero desberdinkeriaren aurrean kontzientzia kritikoa izatea
- Autonomia pertsonala, bizitza jasangarria izan dadin dimentsio guztietan
- Ahalduntzea, aitzindaritza eta erabakiak hartzeko gaitasuna
- Hezkuntza
- Hizkera eta komunikazioa
- Hezkuntza-orientazioaren arloko prozesuak
- Bizikidetza eta gatazkak konpontzea
- Emakumeen eta neskatoen kontrako indarkeria modu guztiak prebenitzea
- Aniztasuna
- Hezkidetza-kultura
Hauek dira hezkidetza-eredua eraiki behar duten ideia antolatzaileak:
a) Genero desberdintasunaren aurrean kontzientzia kritikoa izatea: pentsamendu eta gogoeta kritikotik abiatuta genero desberdintasunak identifikatu eta aztertzea, eta konpromisoa hartzea horiei aurre egiteko, horiek eraldatzeko eta berdintasun handiagoko gizarte baterantz aurrera egiteko.
b) Bizitzaren jasangarritasunerako autonomia pertsonala izatea, dimentsio guztietan: zaintza lanen autonomia pertsonala eta enplegura bideratutako lana funtsezko baldintzatzat hartzea berdintasunezko bizitza proiektuetarako.
c) Ahalduntzea, lidergoa eta erabakiak hartzeko gaitasuna: zalantzan jartzea jakintzen eta horiei emandako balioaren hierarkia, ikusaraztea eta integratzea emakumeen jakintza eta gizadiaren garapenari egindako ekarpen sozial eta historikoa, eta aitortzea berdintasunezko helburu komunak lortzeari begira beste pertsona batzuekin batera jarduerak erabakitzeko, koordinatzeko eta bultzatzeko gaitasuna.
d) Hezkuntza afektibo eta sexual positiboa, osasungarria eta aniztasunarekiko errespetuzkoa: eskolako lehen etapetatik sexualitate positiboa, osasungarria eraikitzen laguntzea, aniztasuna errespetatuko duena eta orientazio sexualagatiko eta identitate sexualagatiko eta/edo generoagatiko aurreiritziak saihestuko dituena, tratu onean oinarritutako indarkeriarik gabeko eta berdintasunezko harreman afektiboak sendotzen lagunduz.
e) Hizkuntza: gaitzea ez sexista ez androzentrikoa izanen ez den hizkuntza erabiltzeko, izan ahozkoa, idatzizkoa nahiz ikusizkoa, hizkuntza baita munduaren irudikapena komunikatzeko eta transmititzeko tresna, eta eragina baitu identitate pertsonalen eraikuntza hierarkizatuan.
f) Espektatiba indibidualak: ulertzea orientazio prozesuak, orain arte orientazio akademiko eta profesionaleko prozesu deituak, hezkuntza prozesu osoan zehar gertatzen direla, eta baldintzatu egiten dituztela ikasleek ikasketetan eta bizitzan egindako aukerak; beraz, beharrezkoa da eskolatzearen hasieratik hezkidetza orientazioko prozesuak proposatzea, genero baldintzatzaile horiek mugatzeko, espektatibak zabaltzeko eta erabakiak genero lerratzerik gabe hartzeko.
g) Emakumeen eta nesken aurkako indarkeria guztien prebentzioa: indarkeria erabiltzeko mekanismo ugariak identifikatzea, indarkeriaren aurka egiteko, eta indarkeriarik gabeko metodoak txertatzea gatazkak konpontzeko, bizikidetzarako eta tratu onerako, aniztasunean eta emakumeen eta gizonen eskubide eta aukera berdintasuna errespetatzean oinarrituta.
h) Hezkidetzako kultura: ikastetxea hartzea emakumeen eta gizonen arteko berdintasunezko kultura eraikitzen duen ingurune segurutzat, abiapuntu hartuta curriculumaren programazioari buruz hartzen diren erabakiak, bai eta honako hauen kudeaketari buruzko erabakiak ere: espazioak, komunikazioa, parte-hartzea, eta hura osatzen duten beste elementu batzuk.
Ikasturte bakoitzean zehar, Haur Hezkuntzako zein Lehen Hezkuntzako etapan, 8 ideia antolatzaileei dagozkien jarduerak egingo dira, eta 3 eremutan egitaratuta daude: pertsonala, harremanetakoa eta soziala.
2021-2023 aldirako Hezkidetza Plana ondoko Foru Aginduan oinarritu dugu: