Urtarrilaren 26an, 17:00etan Ermitaberrin izango dugun hitzaldia aurkezten dugu, “Gurasotasun positiboa beldurrik gabe hezteko“, Ermitaberriko Guraso Elkarteak antolatua. Eskolan aski ezaguna dugun Leticia Garcés gurekin izango dugu hitzaldia emateko.
Txikitatik konpententzia emozionalak bereganatzen baditugu, nerabezaroan onura handiak izango ditugu. Onura horien artean, osasuna dugu: sintoma fisiko edo somatizazio gutxiago, eta giza-estresa eta antsietate gutxiago. Beste onura batzuek kudeaketa emozionalarekin dute zerikusia, zalantzarik gabe: elkar harremanatzeko gaitasunak, lagunekin harreman hobeak eta gizarte eta familia giroan onarpen gehiago lortzeko aukera.
Familien formazioa, hitzaldien edo gurasoen eskolen bitartez, ezinbestekoa da etxean hezkuntza praktika egokien inguruko hausnarketa espazioak sortzeko. (Informazio gehiago hemen)
IZENA EMATEKO:
Izena emateko lotura honako hau da: