Dagoeneko eskola jardunaldiaren aldaketaren prozesua martxan jartzeko Hezkuntza Departamentuaren oniritzia jaso dugu. Hurrengo pausua otsailaren 6an, asteartean, arratsaldeko 16:30etan Ermitaberriko Areto Nagusian familia guztiekin bilera bat antolatzea izango da. Bilera honen helburua jardunaldi desberdinen zehaztapenak eta hauek gure eskolako egunerokoan duten eragina aztertzea izango da. Bozketa prozesuaren inguruan ere arituko gara eta dituzuen zalantzak argitzen saiatuko gara.