Zerrenda honetan 2019/2020 ikasturtean zehar Ermitaberriko ikasleekin egingo ditugun ekintza osagarri guztiak ikusgai dituzu. Ikasturtean zehar gerta daitezkeen aldaketak (datak, ekintza berriak, etab.) hemen argitaratuko ditugu.
Berriak
Guraso bilera orokorrak 2019/2020
Hemen dituzue urrian zehar egingo ditugun guraso bilera orokorren datak.
Bilera guztiak 15:00etan izango dira talde bakoitzaren ikasgelan.
Esne banaketa 2019/2020
Osasun Departamentuak eta Hezkuntza Departamentuak antolaturik, Nafarroako ikastetxeetan esnea banatzeko planean parte hartuko dugu.
Honen helburua elikatze ohitura osasungarriak bultzatzea da, bertako produktuak ezagutaraztearekin batera.
Programa hau, 2019/2020 ikasturtetik aurrera, Ermitaberriko ikasle guztientzat bideratua dago. Aurten, azaroan hasiko da eta astero 0,50 litro inguru banatuko ditugu ikasle bakoitzeko.
Irakasleriak antolatutako arratsaldeko hautazko ekintzak 2019/2020
2019/2020 ikasturterako Ermitaberriko irakasleriak honako ekintza osagarri hauek antolatuko ditu arratsaldeko aukerako ordutegirako, 15:30 – 16:30 bitartean. Gogoratu ekintza hauek doakoak izango direla.
Izena emateko epea irailaren 13tik 20ra izango da, biak barne. Izen-emate orria tutoreak ikasle bakoitzari banatuko dio.
Maiatza Kulturala 2019 – Argazkiak
Maiatza Kulturala martxan da! Hona hemen lehenengo eguneko herri jolas eta eskulan tailerrean egindako argazkiak.
Maiatza Kulturala 2019
Dagoeneko prest dugu maiatzan zehar egingo ditugun kultur ekintzen egitaraua, urtero bezala ekintzaz josia. Denon gusturako izango direlakoan antolatu ditugu.