2024/2025 ikasturterako jardunaldi aldaketarako familien bozketaren emaitzen berri ematen dugu.
Berriak
Jardunaldi aldaketa – Aurrez aurreko bozketa
2024/2025 ikasturterako jardunaldi aldaketarako aurrez-aurreko bozketa egunaren berri ematen dugu, gaur otsailak 22a.
Ermitaberriko Inauteriak 2024 – Argazkiak
Ermitaberriko Inauterien argazkiak dituzue hemen. Aurten Euskal Inauteriak ospatu ditugu, Burlatako Martingalarekin batera. Talde bakoitzak bere mozorroa ekarri du. Taldez-taldeko dantzak, antzerkia, dantza, kalejira eta Lukas Aierbekoren erreketa jasotzen ditugu argazki sorta honekin.
Ermitaberriko Inauteriak 2024: egitaraua
2024eko otsailaren 9an Ermitaberrin Inauteriak ospatuko ditugu. Aurtengo mozorro gaia honakoa izango da: Euskal Inauteriak. Hala ere, betiko moduan, Martingalaren antzerkia (Aierbeko Lukasen epaiketa), dantza eta Aierbeko Lukasen erreketa ere egingo ditugu, nahiz eta ziklo bakoitzak, adostutako mozorroa jantzita izango duen. Guraso guztiak gonbidatuta zaudete gure Inauterian parte hartzeko. Mozorroturik etorri !!!
Jardunaldi aldaketa – Bozketa prozedura
2024/2025 ikasturterako jardunaldi aldaketa prozesuaren bozketa prozeduraren berri ematen dugu.
Jardunaldi aldaketa – Gurasoentzako bilera deialdia
Otsailaren 6an, asteartean, arratsaldeko 16;30etan Ermitaberriko Areto Nagusian familia guztiekin bilera bat antolatu dugu. Bilera honen, Ermitaberriko Zuzendaritza taldeak jardunaldi desberdinen zehaztapenak eta hauek gure eskolako egunerokoan duten eragina azalduko ditugu. Bozketa prozesuaren inguruan ere arituko gara, eta dituzuen zalantzak argitzen saiatuko gara.