Urtero bezala, Olentzero eta Mari Domingi Ermitaberrin izan ditugu. Goiz-goizetik emozioz beterik hasten den egun berezia da denontzat. Harrera, patioko aterpean Lehen Hezkuntzako ikasleekin, ondoren eskola barruan baita Haur Hezkuntzako txikiekin, opariak banatu, argazkiak elkarrekin atera… Urduritasuna, gozamena, besarkadak, begiradak… Denetatik izan dugu.
Berriak
Olentzero-Mari Domingi 2023 – Egitaraua
Dakizuenez, abenduaren 22an, Ermitaberrin Olentzero eta Mari Domingiren etorrera ospatuko dugu.
Burlatan zehar 12:30etik 13:30era egingo dugun Kalejiran parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Bertan, Lehen Hezkuntzako ikasleek hartuko dute parte.
Gogora ezazue ikasleak, urtero bezala, baserritar jantziarekin etorriko direla.
Kalifikazioen argitaratze datak 2023/2024
Urtero bezala, ikasleen kalifikazioak EDUCAren bitartez ikusi ahal izango dituzue. 2023/2024 ikasturte honetako hiruhileko bakoitzeko argitaratze datak zehaztu ditugu.
Ekintza osagarrien zerrenda 2023/2024
2023/2024 ikasturtean zehar Ermitaberriko ikasleekin egingo ditugun ekintza osagarri guztiak aurkezten ditugu. Edozein aldaketa izatekotan (datak, ekintza berriak, etab.) hemen argitaratuko ditugu.
Eskola Kontseilua berritzeko hauteskundeak 2023
Bi urtez behin gertatzen den bezala, ikasturte honetan Eskola Kontseiluko partaidetza berrituko dugu; aurten lehenbiziko erdiari dagokio.
Eskola Kontseiluan zuen partaidetza garrantzi handikoa da, bertan zuen iradokizunak adierazi eta erabakietan parte hartu ahal izateko. Beraz, parte hartzera animatu nahi zaituztegu.
Guraso-bilera orokorrak 2023/2024
Maila bakoitzeko bilera orokorren egutegia zehazten dugu.
Bilera guztiak 15:30etan izango dira eta gelan bertan burutuko ditugu.