Martxoaren 10ean, Baluartera joango gara, antzerki bat ikustera. Antzezlan honek genero estereotipoak apurtu, aniztasuna errespetatu eta berdintasun eta inklusibitatearen aldeko balioak garatzen ditu.
Proiektuak
Osasuntsu Hazi 2019/2020
Azken urteotan bezalaxe, Ermitaberrin Nafar Gobernuak fruta eta barazkiak jateko bultzatzen duen kanpainan parte hartuko dugu, “Osasuntsu Hazi” programan hain zuen ere. Osasuntsu Hazi programa Haur Hezkuntzako ikasle guztiei zuzendua dago. Hemen informazio gehiago duzue.
Osasuntsu Hazi programa 2020ko martxoaren 2an hasiko da eta 12 asteko iraupena izango du, ekainaren 5a arte, hau da, ikasturtea bukatu baino bi aste lehenago. Horrela, 12 aste hauetan zehar Nafar Gobernuak Haur Hezkuntzako ikasleentzat fruta eta barazkiak dohainik banatuko ditu.
English Week 2020
Programa honen helburua ikastetxe desberdinetako ikasleen arteko elkarbizitza bultzatzea da, baita ingelesaren ikaskuntza indartzea eta motibatzea, ingelesa gelatik kanpo erabiltzeko aukera emanez, testuinguru naturaletan. Komunikatzeko eta ikasteko hizkuntza bakarra ingelesa izanen da. Beti ere Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek parte hartuko dute.
95 ikasleko 27 txanda antolatuko dira, 5 egunekoa bakoitza (festa eguneko asteetan salbu), astelehenetik ostiralera bitarte. Horietan Nafarroako hainbat ikastetxetako ikasleak elkarrekin biziko dira ondoko egoitzetan:
Elikagai bilketa 2019
Urtero bezala, Burlatako Cáritas-ek, San Blas eta San Juan elizen bitartez, elikagaien bilketa kanpaina antolatu du Burlatan une larriak pasatzen ari diren familien artean banatzeko.
Gogoratu, batez ere eskatzen diren elikagaiak hauek direla: esnea, azukrea, arroza, olioa, eltzekariak (dilistak, txitxirioak, babarrunak…), kontserbak eta turroiak.
Janariak eskolako Atezaintzan bilduko ditugu abenduaren 17a arte.
Elkartasun Azoka 2019
Amaia Alonso, Senegaleko Jërëjëf Elkarteko sortzailea, baldintza larrietan emakume, haur eta familientzako laguntza humanitarioan aritzen da.
Ermitaberrin elkartasun eskaera egin digu, Senegalera bidali behar den kontainer bat betetzeko. Horregatik, datorren azaroaren 7tik 14ra, eskolan jostailuak, haurren arropak eta eskola materiala (estutxeak, motxilak, margoak, errotulagailuak, koadernoak, guraizeak, pegaminak …) utzi ditzakezue.
Honez gain, Elkartasun Azoka izango dugu Senegalen egindako erosketarako poltsak, motxilak eta oihalak saltzeko
Skolae jarduerak Ermitaberrin – 2019/2020
“Skolae – Hezkidetza proiektuan oinarrituta”, Ermitaberrin Skolae programa lau IKASKUNTZA ARDATZ handitan eta lau IKASKETETAN (konpetentzietan) egituratuta dugu, eduki eta esperientziak eremu pertsonalean, sozialean eta testuingurukoan aplikatzeko.