2022/02/33an berritua
Orri honetan Covid19-ren aurkako Kontingentzia Planak argitaratzen ditugu. Nafar Gobernuko Hezkuntza Departamentuak protokolo orokor bat bidali digu Nafarroako eskola guztiei. Protokolo hau oinarritzat hartuta, eskola bakoitzak bere Kontingentzia Plana osatuko du.
Hezkuntza Departamentuko protokoloa etengabe eguneratzen ari da eta, beti ere, hemen azkeneko bertsioa izango dugu eskuragai.
Protokolo hauen gainetik, Osasun Ministeritzak eta Nafar Gobernuko Osasun Saileko prozedurak beti izango ditugu eta hauen berri ere orri honetan ematen dugu:
Osasun Ministeritzako akordioa
Nafar Gobernuko Osasun Saileko prozedura
Covid19 kasuak kudeatzeko Osasun Sailak argitaratu duen prozedura ondoko loturan ikus dezakezu. Prozedura hau 2022/01/17an berritua izan da:
Hezkuntza Departamentuko protokoloa
Osasun Kontseilariak irailaren 9an argitaratutako ondoko Foru Aginduan Haur Hezkuntzako ikasleen musukoaren erabilera arautu zuen:
Foru Agindu honek gizarteko zenbait atal arautzen ditu. Hezkuntzari dagokionak zera esaten du:
“3. Maskararen erabilera ikasleentzat.
b) Haur Hezkuntzako 2. zikloko ikasleentzat.
3.–Nahitaez erabili beharko dute ikastetxeko espazio komunetan ikasgeletatik kanpo, baita sarreretan eta irteeretan ere. Ez da nahitaezkoa izanen ikasleak aire zabaleko eremuetan daudenean, ezta ikastetxeko eremu barruan diren jolas-orduetan ere.”
Ermitaberriko Kontingentzia Plana
Esan bezala, hau da Ermitaberriko Kontingentzia Plana datozen egunetan onartuko dugu:
- Ermitaberriko Kontingentzia Plana