Urtero bezala, Olentzero eta Mari Domingi Ermitaberrin izan ditugu. Goiz-goizetik emozioz beterik hasten den egun berezia da denontzat. Harrera, patioko aterpean Lehen Hezkuntzako ikasleekin, ondoren eskola barruan baita Haur Hezkuntzako txikiekin, opariak banatu, argazkiak elkarrekin atera… Urduritasuna, gozamena, besarkadak, begiradak… Denetatik izan dugu.
Aurten agurra eskolan egin dugu, eguraldia dela eta. Olentzero eta Mari Domingi dantzan ibili dira gurekin, gero eta gazteago ikusi ditugu.
Besterik gabe, argazki hauekin eguneko laburpena ikus dezakezue. Eskerrik asko Olentzero, eskerrik asko Mari Domingi! Eta eskerrik asko, bihotzez, musikariei ere!