2024/03/14ean eguneratua
2024/2025 ikasturterako onartze prozesuan Nafarroako ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan aplikatuko den araudia honako hau izango da. Alde batetik, aurtengo onartze prozesua bereziki arautuko duen Ebazpena izango dugu eta, bestetik, onartze prozesua bere osotasunean erregulatzen duten Ebazpena, Agindu eta Erresoluzioak bereiztuko ditugu.
2024/2025 ikasturterako matrikula berezitasunak
- 60/2024 Ebazpena, martxoaren 6koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdia egiten baita, eta jarraibideak ezartzen, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan ikasleak onartzeko prozesurako, aipatu ikasleek Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako ikasketak egin ditzaten 2024-2025 ikasturtean.
Araudi orokorra:
- Ley Orgánica 2/2006, de 3 de mayo, de Educación
- Ley Orgánica 3/2020, de 29 de diciembre, por la que se modifica la Ley Orgánica 2/2006, de 3 de mayo, de Educación.
- 33/2021 Foru Dekretua, apirilaren 28koa, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan ikasleak onartzeko arauak ezartzen dituena.
- 46/2021 Foru Agindua, maiatzaren 4koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez garatzen baita Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakaskuntzak egiteko Nafarroako Foru Komunitatean dauden ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan ikasleak onartzeko prozesua.
- 23/2024 Foru Agindua, martxoaren 8koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 4ko 46/2021 Foru Agindua. Foru agindu horrek garatzen du Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakaskuntzak egiteko Nafarroako Foru Komunitatean dauden ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan ikasleak onartzeko prozesua.
- 80/2019 Foru Dekretua, uztailaren 3koa, Nafarroako Foru Komunitateko Ikastetxe Publikoen Sarea berrantolatzen duena.
- 8/2023 Foru Agindua, otsailaren 13koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita uztailaren 3ko 80/2019 Foru Dekretuaren eranskina. Foru dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoen sarea berrantolatu zen.
- 25/2024 Foru Agindua, martxoaren 11koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita uztailaren 3ko 80/2019 Foru Dekretuaren eranskina. Foru dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoen sarea berrantolatu zen.
- 12/2013 Foru Agindua, abenduaren 13koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, unibertsitatekoak ez diren ikastetxe publikoei zuzendutako jarraibideak onesten dituena, banatze, dibortzio edo desadostasun egoeran dauden guraso edo tutoreei dagokienez.