2024/03/11n eguneratua
2024/2025 ikasturterako Nafarroako ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan onartze prozesuan aplikatuko den baremoaren xehetasun guztiak hemen aurkituko dituzu. Baremo hau soilik Ermitaberri Ikastetxe Publikoan eskaintzen ditugun plazak baino eskaera gehiago jasotzekotan aplikatuko genuke:
LEHENTASUNEZKO irizpideak |
||
Irizpidea | Kontzeptua | Puntuazioa |
Matrikulatutako anai-arrebak | 3 | |
Helbidearen edo gurasoen lan tokiaren hurbiltasuna (*2) | Burlata (80/2019 FD ikusi) | 4 |
Eragin-eremua (*2) | 3 | |
Eragin-eremu inguruko zonaldea | 1 | |
Beste eremuak | 0 | |
FE (2022ko familiaren per capita errenta) (*1) | FE <= 7.938,00€ | 3 |
7.938,00€ < FE <= 11.907,00€ | 2 | |
11.907,00€ < FE <= 15.876,00€ | 1 | |
FE > 15.876,00€ | 0 | |
Minusbaliotasuna | Ikaslea | 2 |
Gurasoak edo anai-arrebak | 0,5 | |
Genero indarkeria / Terrorismo biktima | 1 | |
Aita/ama eskolan lanean | 0,8 | |
Familia ugaria | 0,8 | |
Familia harrera | 0,8 | |
Familia gurasobakarra | 0,8 | |
Erditze anizkoitza | 0,8 | |
Irizpide OSAGARRIAK |
||
Irizpidea | Puntuazioa | |
Hurbiltasun lineala 1.500 metro (*3) | Ikusi 60/2024 Ebazpena, martxoaren 6koa | 0,5 |
(*1) FE (Familia Errenta) = Errenta Aitorpeneko Oinarri Likidagarria zati familiakide kopurua
(*1) LGS 2024 (Lanbide arteko Gutxieneko Soldata) = 15.876,00€
Irizpide osagarriak soilik honako kasuan kontuan hartuko dira: lehentasunezko irizpideen aplikazioa ikasleen onarpen ordena ezartzeko nahikoa ez denean.
BERDINKETAK DESEGITEKO
Berdinketak desegiteko ondoko irizpideak, dauden ordenean, jarraituko dira:
- Anai-arrebak eskolan matrikulatuak izatearen atalean puntu gehien dituena
- Helbidearen hurbiltasunaren atalean puntu gehien dituena
- Familiaren errenta atalean puntu gehien dituena
- Desgaitasunaren atalean puntu gehien dituena
- Genero indarkeriaren edo terrorismo biktimaren atalean puntu gehien dituena
- Aita/amak Ermitaberrin lan egitearen atalean puntu gehien dituena
- Familia ugariaren atalean puntu gehien dituena
- Familia harreraren atalean puntu gehien dituena
- Familia gurasobakarraren atalean puntu gehien dituena
- Erditze anizkoitzaren atalean puntu gehien dituena
- Irizpide osagarriaren atalean puntu gehien dituena
- Hezkuntza Departamentuan egindako zozketa
BAREMOA APLIKATZEKO ARAUDIA
- 33/2021 Foru Dekretua, apirilaren 28koa – Onartze prozesua.
- 46/2021 Foru Agindua, maiatzaren 4koa – Onarpen prozesuaren garapena.
(*2) Bertan, Eragin Eremua arautzen da. Eragin Eremua izango da “Iruñeko eta Iruñerriko udalerriak barnean hartzen dituen eremu bakarra: Iruña – Antsoain – Aranguren – Barañain – Beriain – Berriobeiti – Berriozar – Burlata – Zizur – Eguesibar – Ezkabarte – Galar – Uharte – Noain (Elortzibar) – Oltza Zendea – Orkoien – Atarrabia – Zizur Nagusia”.
Beraz, Burlatan bizi edo lan eginez gero, baremoak 4 puntu ematen ditu. Eragin Eremu barruko gainontzeko herri edo hirietarako, aldiz, baremoak 3 puntu emango ditu.
- 60/2024 Ebazpena, martxoaren 6koa – Jarraibideak eta egutegia.
(*3) Ebazpen honek 46/2021 Foru Agindua garatzen du. Baremazioari dagokionez, Ebazpenak bereziki zehazten duen atala irizpide osagarria da, eskola eta ikaslearen helbidearen (edo aita edo amaren lan postuaren) arteko hurbiltasun lineala hain zuzen ere. Horrela, Ermitaberri abiapuntu hartuta, 1.500 metroko erradioan sartutako helbide guztiek 0,5 puntu gehiago jasoko lukete.
Adibide gisa, 1.500 metroko erradio honek Ermitaberriko kasuan Burlata osoa hartzen du, baita Erripagaña guztia ere (Iruñeko aldea eta Sarrigurengo aldea barne). Beraz, Erripagañako ikasle guztiek ere 0,5 puntu jasoko lukete.
Hezkuntza Departamentuak geokokapen tresna garatu du, norberak bere kalkuluak egin ahal izateko. Informazio gehiago hemen.
- 80/2019 Foru Dekretua, uztailaren 3koa – Eskola Mapa