2024/2025 ikasturterako Ermitaberri Ikastetxe Publikoko onartze-prozesua eskatzen dugun dokumentazioa orri honetan aurkezten dizuegu.
Era berean, Ermitaberriko Matrikula Gunean onartze prozesuaren informazio guztia aurkituko duzu, hala nola tramitazioa burutzeko egin beharreko pausuak, epeak, baremoa, araudia, etab.
DOKUMENTAZIO OFIZIALA
Ermitaberriko Idazkaritza Bulegoan ere eskuragai duzue.
- Ikaslearen datuak jasotzen dituen Familia-Liburuaren kopia edo zuzenbidean balio duen beste edozein bide, familia-lotura egiaztatzen badu.
- Errolda-agiriaren edo ziurtagiriaren kopia; bertan erroldatuta ageriko dira ikaslea eta, gutxienez, haren guraso edo legezko tutoreetako bat. Egiaztagiri hau 2023ko abenduaren 24aren ondoren egina izango da. Erroldatze data 2024eko otsailaren 22koa baino lehenagokoa izan beharko da.
- Lantokiaren baremazioa aintzat hartzea nahi izanez gero:
- Baremoan baloratzeko, errolda agiriaz gain, gurasoen lantokiaren egiaztagiria ere aurkeztu daiteke. Egiaztagiri honetan interesdunaren datu pertsonalak, Gizarte Segurantzako alta eta bere lantokiaren helbideari buruzko datuak agertuko dira, lan kontratuaren kopiarekin batera. Egiaztagiri hau 2023ko abenduaren 24aren ondoren egina izango da.
- Administrazio Publikoetako langileen kasuan, dagokion langileria burutzak emandako ziurtagiri bat aurkeztu beharko da, interesdunaren datu pertsonalak eta lantokiaren helbideari buruzkoak jasotzen dituena.
- Langile autonomoen kasuan, udalerriko udalak emandako Ekonomia Jardueren gaineko Zergaren (EJZ) alta agiria aurkeztu beharko da, bai eta abian den urteko azken kuotaren ordainketaren kopia ere (edo, hura izan ezean, aurreko urtekoa).
- Ikastetxean anai-arrebak izatearen egiaztagiria (Zuzendaritzan eskatu eta emango dizuegu).
- Ikaslearen txertaketa orriaren kopia.
- Ikaslearen Osasun Txartelaren kopia.
- Ikaslearen edo familiako kide baten desgaitasunaren (gutxienez %33koa) ziurtagiria, ebazpena edo txartela.
- Genero-indarkeriaren edo terrorismoaren biktima izatea egiaztatzen duen dokumentazio ofiziala.
- Ikastetxearen ziurtagiria, aita, ama edo legezko tutorea Ermitaberriko langilea dela zehazteko.
- Familia ugariaren legezko izaera egiaztatzen duen titulu ofiziala.
- Familia-harreraren egoera egiaztatzen duen titulu ofiziala.
- Guraso bakarreko familia dela egiaztatzen duen titulu ofiziala.
- Erditze anizkoitzaren ondorioz jaiotako ikaslea dela egiaztatzen duen titulu ofiziala
- Hezkuntza Laguntzako Premia Espezifikoa duten ikasleak izatea egiaztatzen duen dokumentazio ofiziala, ikaslearen familiak izaera horrekin EDUCAn erroldatuta dagoela dakienean izan ezik.
DOKUMENTAZIO OSAGARRIA
Dokumentazio hau aurkeztea ere derrigorrezkoa da.
- Ikaslearen fitxa. Ermitaberriko Idazkaritza Bulegoan ere eskuragai duzue.
- Banku kontuaren agiria (Ermitaberriko Idazkaritza Bulegoan ere eskuragai).
- Argazki eta bideoen baimen orria (Ermitaberriko Idazkaritza Bulegoan ere eskuragai).
- Gaixotasun aipagarriak, alergiak, intolerantziak, etab… izatekotan, mediku azterketen txostenaren kopia.