Orri honetan, 2024/2025 ikasturterako Ermitaberri Ikastetxe Publikoan matrikula egiteko epe guztien laburpena aurkezten dizuegu. Era berean, Ermitaberriko Matrikula Gunean onartze prozesuaren informazio guztia aurkituko duzu, hala nola tramitazioa burutzeko egin beharreko pausuak, dokumentazioa, baremoa, araudia, etab.
EPEAK eta ORDUTEGIAK
- Aurrematrikula: martxoaren 18tik 22ra
- Non: Online, edo Idazkaritza Bulegoan eskaera delegatuak egiteko.
- Ordutegia: 8:30 – 14:30 (martxoaren 22an, 14:00etan bukatuko da)
Eskaera norberak modu telematikoan ere egin dezake. Hala nahi izanez gero, eskolan laguntza eskainiko dizuegu. Deitu, mesedez, 948136668 telefonora edo E-mailez gurekin harremanetan jarri.
- Onartuen behin-behineko zerrendak: apirilak 15
- Onartuen behin-betiko zerrendak: apirilak 30
Zerrendak eskolan eta web orrian argitaratuko ditugu
- Matrikula epea: ekainaren 17tik 21ra
Matrikula egiteko ez duzue dokumentazio berririk ekarri behar ezta paperarik sinatu behar, aurretik dagoeneko dokumentazio guztia ekarri izango duzuelako. Eskolak ofizioz egingo duen tramitea besterik ez da.
- Familiekin bilera: ekainaren 12an, 16:30etan
Bilera honetan datorren ikasturteari begira behar duzuen informazio guztia zehaztuko dugu, batez ere egokitze garaiari dagokiona.