Azken urteotan bezalaxe, Ermitaberrin Nafar Gobernuak fruta eta barazkiak jateko bultzatzen duen kanpainan parte hartuko dugu, “Osasuntsu Hazi” programan hain zuen ere. Osasuntsu Hazi programa Haur Hezkuntzako ikasle guztiei eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleei zuzendua dago. Hemen informazio gehiago duzue.
Osasuntsu Hazi programa 2019ko otsailaren 25ean hasi zen eta 13 asteko iraupena izango du, ekainaren 14a arte, hau da, ikasturtea bukatu baino astebete lehenago. Horrela, 13 aste hauetan zehar Nafar Gobernuak fruta eta barazkiak dohainik banatuko ditu.
Beraz, “Hamaiketako Osasuntsuak” proiektuaren osagarri gisa, fruta eta barazki ezberdinak egunero banatuko dizkiegu Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasle guztiei, ikasturte osoan zehar egiten dugun bezala.
Ekaineko azken astean, 17tik 21era alegia, fruta eskolak erosiko du, Hamaiketako Osasuntsuak proiektuari so eginez.
Fruta eta barazkien banaketaren egutegia honako hau izango da: