SKOLAE Jardunaldia Baluarten antolatu zen ekainaren 15ean, egun osoan, SKOLAE 2017-2020 Hezkidetza Planaren lehenengo urtean parte hartu duten 16 ikastetxeen lana bistaratu eta aitortzeko asmoz. “Nafarroako egungo Gobernuarentzat, lehentasunezko helburua da emakumeei zein gizonei, askatasunetik eta aukeren aniztasunetik, bizitza-proiektuak eraikitzeko aukera eskainiko dien gizarte eredua lortzea”, adierazi du Lehendakariak, eta xede horri begira “ikastetxeen eta komunitate osoaren inplikazioa bezain garrantzitsua da familien eta ingurunearen atxikimendua lortzea”, haren esanetan.
Hezkuntza Kontseilaria Maria Solanak eskertu egin die pilotu gisa aritu diren ikastetxeetako zuzendaritza talde eta irakasleei “departamentuarekin elkarlanean aritzeko izan duten prestutasuna, lan zehatza eginez programa bera ontzeko balio izan baitu”. “Aurten egindako pilotajeari esker Skolae programaren orokortzeari hasiera eman diezaiokegu Nafarroako foru erkidegoko gainerako ikastetxeetan, kalitatezko baliabide eta materialekin”, gehitu du Solanak.
SKOLAE jardunaldietan, Planean parte hartu duten ikastetxe pilotuek egindako lana erakusteaz gain, SKOLAE Sariak banatu dira ikastetxearen hezkidetza-identitatearen aldeko lau praktika kolektibo onenen artean. “Ikastetxearen hezkidetza identitatea” lortzearen alde egindako hobekuntza-planengatik, honako ikastetxe hauek sarituak izan dira.
Ermitaberrik SKOLAE saria jaso du, oso denbora laburrean ikastetxeko giroa eraldatu duten hezkidetza arloko helburu errealistak eta asmo handikoak finkatzeagatik. Adibidez, komunikazioa, talde-lana eta klaustroaren inplikazioa, webgunea, bloga, etab.
Hezkidetza Planaren lehendabiziko urte honetan, hezkuntzako 707 profesionalek parte hartu dute guztira. Gainera, 417 pertsonak programa hezkuntza-etapa guztietako 16 ikastetxe pilotuetako ikasgeletan aplikatzen lagundu dute. Era berean, Hezkuntza Departamentuak prestakuntza plana eskaini du, euskarazko zein gaztelaniazko 200 orientazio bilduz eta etapa bakoitzerako egutegiaren arabera finkatuz, baita online tutoretza indibidualizatuak ere ekimenean parte hartu duten irakasleentzat.
Ostiral goizean, ekainak 15, Iruñako Baluarten, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleekin Skolae Programaren barruan antolatu ziren Lehen Hezkuntzako lantegietan parte hartu genuen, programan dauden beste eskolekin batera.
Lantegiaren izena: “Identitate berdinzaleak: esanahiak eta proposamenak”. Lantegi honetako koordinatzailea Marian Moreno Llaneza izan zen, irakaslea eta hezkidetzan aditua. Beste neska eta mutilekin batera talde lanetan marrazki bizidunetan agertzen diren neska eta mutila izatearen estereotipoen analisia egin zuten.
Bertan ateratako argazki batzuk ikus ditzakegu: