Ikasturte honetako SKOLAE, esperientzia pilotuan parte hartu dugun ikastetxeei datorren ekainaren 15ean, Iruñeko Baluarten ospatuko den azken Jardunaldian 6. mailako ikasleekin parte hartzeko gonbidapena jaso dugu, ondoren datorren programa izanik:
GOIZA – Lantegiak ikastetxe pilotuetako Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikasleekin.
10:00 – “SKOLAE: irudiak eta esperientziak” Erakusketa eta Photocall-a Baluarteko atondoan.
10:30 Lehen Hezkuntzako lantegiak.“Identitate berdinzaleak: esanahiak eta proposamenak”.
Koordinatzailea: Marian Moreno Llaneza, irakaslea eta hezkidetzan aditua.
12:30 – Bateratzea.
13:15 – Klowndorioak Rakel Imaz Quijera eta Isabel Aisa Solaren eskutik, Oihulari Klown antzerki taldea.
13:30 – Baterako argazkia Baluarteko plazan eta agurra.
Jardunaldiaren programa egun osorako da, arratsaldez ere ekintzak daude eta hemen klik eginda programa osoa ikus dezakezu.
Horretarako eskatu nahi dizuegu, ikasleriak ekar ditzala autobuserako txartela joan etorrirako bidaia egiteko.
Programaren iraupenaren ondorioz, posible da Ermitaberrira iristeko ordua 14:00ak baino beranduago izatea.