Orri honetan 2019ko udako euskarazko kanpaldi guztien bilduma egingo dugu. Eskaintzak leku desberdinetatik jasotzen ari gara eta hauek zuenganatuko dizkizuegu, zuen aukeraketa errazteko asmoz.
Aurreko urteetan kanpaldi guztien zerrenda jaso ohi genuen; momentuz aurten ez dugu halakorik jaso, beraz, bitartean udalekuen bilduma Ermitaberrin osatuko dugu. Edozein berrikuntza orri honetan txertatuko dugu:
- Euskaraz Blai: Arantza (56 plaza) eta Beintza-Labaienen (40 plaza), 260€, 2004 eta 2010 urteen tartean jaiotakoentzat.
- Dindaia: Arbizu, Zarautz eta Zuhatzako irlan, 160-218 euro, Lehen Hezkuntzako 1. mailatik DBH-ko 2. mailara artekoentzat. Informazio gehiago hemen ere.
Diru laguntzak 2019
Burlatako Udalak 2019ko euskarazko udako kanpaldietan parte hartzeagatik diru laguntza deialdia zabaldu du. Eskaerak aurkezteko epea 2019ko irailaren 15etik urriaren 10a bitarte izango da.
Informazio gehiago hemen.