Aurten Ermitaberri Ikastetxean “Gela Gorritxoa” proiektuan parte hartu dugu Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. zikloko ikasleekin. Osasuna futbol taldeak sustatuta, Proiektu honen helburua kirolaren balore positiboak zabaltzea eta sustatzea da, hala nola: laguntasuna, hobetzeko grina, berdintasuna, begirunea, gizarteratzea-inklusioa eta joko garbia.
Berriak
Ekintza osagarrien zerrenda 2020/2021
Zerrenda honetan 2020/2021 ikasturtean zehar Ermitaberriko ikasleekin egingo ditugun ekintza osagarri guztiak ikusgai dituzu. Batzuk jadanik burutu ditugu eta gainontzekoak ikasturteari bukaera polita emateko bidea izango dira. Edozein aldaketa gertatzekotan (datak, ekintza berriak, etab.) hemen argitaratuko ditugu.
Emakumearen Nazioarteko Eguna 2021
Emakumearen Nazioarteko eguna dela eta, aurten ere ekintza desberdinak burutu ditugu Ermitaberrin.
Ermitaberriko Inauteriak 2021 – Argazkiak
Eguraldia lagun izan ez dugun arren, Ermitaberriko Inauteriak ospatu ditugu. Antzerkia elkarrekin, denok batera, ezin genuenez ikusi, aldez aurretik grabatu dugu eta gelan ikusi. Ondoren, patioan dantza beti bezala egin ondoren, Birusa erre dugu Lukas erre ordez, aurtengo erruduna birusa izan dugu eta.
Aierbeko Birusa – Inauterietako antzerkia
Aurten ere Ermitaberrin Aierbeko Lukas-en epaiketaren antzerkia egin dugu 6. mailako ikasleen eskutik, baina beste errudun bat aurkitu dugu: Birusa. Antzerki honen estreinaldia mundura aurkezten dugu.
Gelara eta etxera, musika lagun (2020/2021)
Eskola askotan gelara sartzeko, errekreora ateratzeko, klasera bueltatzeko eta eskolatik ateratzeko seinale gisa txirrina erabili ohi da. Zarata desatsegina zelakoan, eta eskolako megafonia sistemaz baliatuz, klasera sartzeko eta klasetik ateratzeko abisuak musikaren bitartez egiten ditugu.
Arau finkorik gabe, programa honetan Ermitaberriko kide guztiek parte hartzen dugu. Batzutan ikasleek, besteetan irakasleek edota eskolako langileek, musika ezberdinak aukeratu izan ditugu, musikaren estiloari eta hizkuntzari erreparatu gabe, musikak transmititzen duena, azken finean, aniztasuna delako.