Azaroaren 20ean, Haurraren Eguna ospatzeko Burlatako Kultur Etxean ekitaldi berezia izango da 17:30etan. Bertan, Ermitaberriko Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleekin parte hartuko dugu, izan ere “Gaurko gazteok” abestia eskainiko dugu.
Berriak
Elkartasun Azoka 2019
Amaia Alonso, Senegaleko Jërëjëf Elkarteko sortzailea, baldintza larrietan emakume, haur eta familientzako laguntza humanitarioan aritzen da.
Ermitaberrin elkartasun eskaera egin digu, Senegalera bidali behar den kontainer bat betetzeko. Horregatik, datorren azaroaren 7tik 14ra, eskolan jostailuak, haurren arropak eta eskola materiala (estutxeak, motxilak, margoak, errotulagailuak, koadernoak, guraizeak, pegaminak …) utzi ditzakezue.
Honez gain, Elkartasun Azoka izango dugu Senegalen egindako erosketarako poltsak, motxilak eta oihalak saltzeko
Eski Kanpaina 2020: lekua eta datak
Aurten ere 6. mailako ikasleekin Ipar Eski Kanpainan parte hartuko dugu. Zozketaren emaitzak baditugu jadanik, eta Ermitaberriko ikasleei egokitu zaien lekua eta astea hauexek dira:
Lekua: Izaba
Noiz: 2020ko apirilaren 19tik 24ra
Kontuan hartu apirilaren 19a igandea dela, Aste Santuko oporraldien azken eguna hain zuzen ere.
Eskola Kontseilua berritzeko hauteskundeak 2019
Bi urtez behin gertatzen den bezala, ikasturte honetan Eskola Kontseiluko partaidetza berrituko dugu; aurten lehenbiziko erdiari dagokio. Eskola Kontseiluan zuen partaidetza garrantzi handikoa da, bertan zuen iradokizunak adierazi eta erabakietan parte hartu ahal izateko. Beraz, parte hartzera animatu nahi zaituztegu.
Skolae jarduerak Ermitaberrin – 2019/2020
“Skolae – Hezkidetza proiektuan oinarrituta”, Ermitaberrin Skolae programa lau IKASKUNTZA ARDATZ handitan eta lau IKASKETETAN (konpetentzietan) egituratuta dugu, eduki eta esperientziak eremu pertsonalean, sozialean eta testuingurukoan aplikatzeko.
Skolae – Hezkidetza proiektua 2019/2020
Ermitaberrin, hirugarren urtez jada, SKOLAE baterako Hezkidetza Plana garatuko dugu 2019/2020 ikasturte honetan, Haur eta Lehen Hezkuntzako maila guztietan.
Bizitzaren hasierako etapetatik, gure bizitza-proiektua eraikitzen eta aukeratzen ikasten dugu. Ezagutzan, askatasunean eta etorkizunari buruz genero-baldintzatzailerik gabe erabakitzeko gaitasunean finkatu behar da prozesua, berdintasun-eza identifikatzen, haren aurka borrokatzen eta berdintasun-eskubidea gauzatzen, besteak beste, kultura, erlijio, gizarte-klase, egoera funtzional eta sexu-orientazio bakoitzaren esparruan ikasiz.
Programa garatzeko, ikasketaren helburu bezala hurrengoak markatzen ditugu: