Dagoeneko prest dugu maiatzan zehar egingo ditugun kultur ekintzen egitaraua, urtero bezala ekintzaz josia. Denon gusturako izango direlakoan antolatu ditugu.
Berriak
Jantokiko diru laguntzak 2019/2020
Burlatako Udalak 2019-2020 ikasturterako jantokiko diru laguntzak eskatzeko deialdi berria atera du. Eskabideak aurkezteko epea 2019ko Maiatzaren 13tik 31ra izango da.
Udako kanpaldien dirulaguntza 2019
Burlatako Udalak 2019ko euskarazko udako kanpaldietan parte hartzeagatik diru laguntza deialdia zabaldu du. Eskaerak aurkezteko epea 2019 irailaren 15etik urriaren 10a bitarte izango da.
Deialdiaren xedea: Hein batean finantzatzea D ereduko ikasleendako antolatzen diren euskarazko kanpaldietan parte hartzeak dakarren gastua; horietan edukiak ludikoak, kirol arlokoak eta/edo natura arlokoak izanen dira.
Korrika Txikia 2019 Ermitaberrin – Argazkiak
Iritsi da 2019ko Korrika Txikia. Aurtengoan Ermitaberrin hasi dugu ibilbidea, eta bertan Haur Hezkuntzako ikasleek gure patioari bira bat eman eta Lehen Hezkuntzako mailakoek lekukoa hartu dute, Burlatan barna gure ibilbideari hasiera emateko. Hona hemen Korrika Txikiaren hasierako momentu honen argazki batzuk:
Hitzaldia: Gurasotasun eta komunikazio positiboa
Apirilaren 30ean, 17:00etan Ermitaberrin Leticia Garcés gurekin izanen da “Gurasotasun eta komunikazio positiboa, zoriontasuna lortzeko tresnak” hitzaldian, Ermitaberriko Guraso Elkarteak antolatua.
Korrika Txikia 2019
Apirilaren 5ean Korrika Txikia ospatuko dugu Burlata eta Atarrabiako eskola eta institutuen artean. Ibilbidea Ermitaberrin 10:30etan hasiko da eta azken ekitaldia 12:00etan izango da Atarrabiako Udaletxe aurrean. Eskola eta institutu bakoitzak ibilbide osoaren zati bat egingo du.
Orri honetan Ermitaberriri Burlatan zehar dagokigun ibilbidearen zatia ikus dezakezue. Haur Hezkuntzako ikasleek Korrika Txikiari hasiera Ermitaberriko patio barruan emango diote, eskolatik atera gabe.