Ermitaberrin zenbait elkartasun ekintza burutzen ditugu ikasturtean zehar. Batzuk urtero errepikatzen ditugu, eta beste batzuekin urteak daramatzagu gure laguntza eskainiz. Azken urteotan programa eta jarduera askotan parte hartu dugu (Greziako errefuxiatuen alde, Senegaleko haurren alde Amaia Alonsoren bitartez, etab.) eta, azken finean, eskolan oso barneratua dugun filosofia da. Momentu honetan hiru ekintza hauek abian ditugu. Klik eginda bakoitzaren berezitasunen berri izango duzu:
- Dravet Sindromea sendatzeko baliabideak lortzeko
- Elikagai bilketa
- Elkartasun Azoka