1. Irakasle taldeak planifikatu eta koordinatuko ditu. Mailakatuak izan behar dute, maila bakoitzeko helburuei lotuak eta irakasgaien artean orekatuak.
1.1. Irakasle guztiok adostutako plana aurrera eramaten dugu.
1.2. Zikloko, mailako eta KPB-ko bilerak erabiltzen ditugu etxerako lanak koordinatu eta planifikatzeko.
2. Zailtasunari eta egiteko behar den denborari dagokionez, ikaslearen adinari, hezkuntza mailari eta bilakaera mailari egokitutakoak izanen dira.
2.1. Denborari dagokionez:
- Lehenengo zikloan, ez ditugu modu sistematikoan bidaliko
- Bigarren zikloan, bidaltzekotan 30 minututako lana.
- Hirugarren zikloan, egunero 60 minututako lana.
3. Kontuan izan behar dituzte ikaslearen bakarkako beharrak eta lehentasuna eman behar diote oinarrizko ikaskuntzari.
3.1. Etxerako lana ikasleen beharretara moldatuko dugu.
Lehenengo zikloan:
- Etxerako lanak ez ditugu modu sistematikoan bidaliko, ez 1. mailan ezta 2. mailan ere (hau da, astelehenero eta ikasle guztientzat berdin). Indarketa eta laguntza bezala ikasle batzuei proposatzeko aukera irekia uzten dugu, aldez aurretik haien familiekin adostua.
- Bestalde, premiazko ikusten dugu ziklo honetan irakurketa bultzatzea, beraz, bai 1. bai 2 mailan gelako liburutegitik ipuinak etxera maileguan eramaten jarraituko dugu, orain arte bezala.
Bigarren Zikloan:
- Arlo bakoitzeko gelan landu dena edo bukatu ez diren ariketak, etxean amaitu , birpasatu eta ikasi.
- Hizkuntza: ulermen testuak , idazlanak.
- Etengabe irakurtzea gomendatzen da eta jarraipen sistematikoa egitea.
- Orokorrean azterketarako errepasoak eta ikasketak klasean eta etxean egingo dute.
- Etxerako lanak egiten diren edo ez , baloratuko da, baina ez da notarako kontutan izaten.
- Udako oporretarako ez da aparteko lanik bidaliko, zerbait gainditu gabe eramaten dutenei, lan zehatza bidaliko zaie eta eskatzen duten familiei, zenbait gomendio emango zaie.
Hirugarren zikloan:
Zereginak hauek izango dira:
- Irakasgai bakoitzaren edukien birpasatze eta ikastea.
- Ikasteko teknikak:eskemak, kontzeptu mapak eta laburpenak egitea.
- Idazketa: testu mota ezberdinetarako ezaugarrietan trebatzea.
- Egunero 15 minutuko irakurketa: familia bakoitzaren ardurapean egotea
4. Motibatzaileak izateaz gainera ikasteko interesa eta zaletasuna sustatu behar dute.
5. Argi eta zehatz azalduko da zer egin behar den, bai ikasleriari eta baita haren familiari.
5.1. Ikasleek agenda erabiliko dute etxerako lanaren kontrola eramateko.
5.2. Familia eta eskolaren arteko koordinazioa tutorearen bitartez eramango dugu. Ikasturte hasieran egiten den gelako bileran etxerako lanen ezaugarriak azalduko dira. Banakako bileretan ere gai hau jorratuko dugu.
5.3. Arbelean txoko bat jarriko dugu bidalitako lana aurrez aurre izateko.
Gelan leku jakin batean eta gelako arduradunen lana izango da, etxerakoak, kontrolen egunak eta lanen egutegia adierazita uztea.
6. Gainbegiratu, zuzendu eta kontuan hartuko dira hezkuntza prozesuan.
6.1. Etxean egindako lana zuzenduko dugu eta hirugarren zikloan, etxerako lanak ebaluazioko kalifikazioan ez dute baliorik izango, arloko frogetan gutxieneko kontzeptuak gainditzen ez badira.
7. Ez dituzte klaseak ordezkatu behar eta ez dira zigor edo diziplina-neurri moduan inposatuko.
7.1. Barne araudian agertzen diren neurri hezitzaileen artean ez dira etxerako lanak agertuko.
7.2. Etxerako lanetan ez da ikasgelan landu gabeko ikasketarik agertuko.
8. Egoera ahulean dauden gizataldeendako ez dute elementu diskriminatzailerik sortuko haien bolumenagatik, egituragatik edo formagatik.
8.1. Arratsaldeko ekintza osagarrietan ikasleei eskainiko zaie eskolan etxerako lana egiteko aukera.
9. Kontuan izanen dute ikasleek festa eta opor garaietan atsedena hartzeko duten beharra.
9.1. Oporraldietan ez dugu aparteko etxerako lanik bidaliko modu orokorrean. Familiak eskatzen badu gomendioa emango zaio.