1. Printzipioak, balioak eta nortasun ezaugarriak
- Inklusibotasuna. Giza duintasunaren balioa funtsezko irizpide etiko gisa aintzat hartuko duen ikastetxea nahi dugu, pertsona guztiei irekita egongo dena, eta ikasleen gaitasunak ahal beste garatzeko lagungarria izango dena.
- Ekitatea. Pertsona bakoitzaren berezitasuna aintzat hartuta, aukera-berdintasuna eta berariazko edo beharrezko babesa bermatuko dituen ikastetxea nahi dugu.
- Bizikidetza. Giza eskubideak eta bizikidetza demokratikoaren printzipioa jarduera osoan errespetatuko dituen ikastetxea nahi dugu.
- Askatasuna, erantzunkizuna eta justizia. Askatasuna, erantzukizuna, elkartasuna, berdintasuna eta justizia bultzatuko dituen balioak ikastetxea nahi dugu.
- Gizabidea. Gure ikasleak beren ingurune kultural eta sozialarekin konprometituta egongo diren herritar kritiko, erantzule eta integratu izateko prestatuko dituen ikastetxea nahi dugu.
- Parte-hartzea. Ikastetxe anitza nahi dugu, pertsona guztiei abegi egingo diena; familien, ikasleen eta profesionalen arteko lankidetza sustatuko duena; eta ingurunean eta, oro har, gizartean inplikatuta egongo dena.
- Irakasleen gaitasun profesionala. Etengabeko hobekuntzaren alde egingo duen ikastetxea nahi dugu, irakaskuntza nahiz metodologia berritzaileekin konprometituta egongo dena, ikasleek beren oinarrizko gaitasunak garatzea bermatzeko.
- Hezkidetza. Berdintasunezko harremanak sustatuko dituen eta mota guztietako bazterketen nahiz genero-indarkeriaren aurkako jarreretan heziko duen ikastetxea nahi dugu.
- Normalizazioa eta eleaniztasuna. Euskararen normalizazioa bultzatuko duen etaikasle eleanitzak trebatzearen alde egingo duen ikastetxea nahi dugu.
2. Helburuak eta lehentasunak
2.1.Helburu orokorra
Aniztasunaren aldeko ikastetxe irekia izanik, gaur egungo gizartean, ikasle euskaldun/eleanitzak eta konpetenteak hezitzea, bai baloreetan, bai curriculumaren arlo guztietan ere, euskara eta euskal kultura sustatuz eta eragile guztien – guraso, ikasle, irakasle, ez irakasle – partaidetza aktiboa bultzatuz.
2.2.Lehentasunak
- Gure ikasleen beharrei erantzutea, modu integralean, beraien gaitasun akademikoak garatuz.
- Euskal kultura eta Burlatako bizitza uztartuz, ikasle eleanitzak hezitzea, euskara ikasteko eta harremanatzeko hizkuntza izanik.
- Baloretan oinarritutako hezkuntza: elkartasuna, ohitura osasuntsuak, hezkidetza, emozio hezkuntza…
- Ermitaberriko Hezkuntza Komunitatea osatzen dugun eragile guztion partaidetza eta komunikazioa sustatzea.
3. Hezkuntza Eskaintza
Haur Hezkuntzako Bigarren Zikloa eta “D” Ereduko Lehen Hezkuntza
- Eskolaldiko lehenengo egunetik murgiltze prozesuaren bitartez euskara ikasten dute.
- Ingelesa. Lau saio Haur Hezkuntzan eta bost Lehen Hezkuntzan.
- Gaztelera. Hirugarren mailan hasiko dira ikasgai honekin.
- Aniztasunari arreta emateko neurri pedagogikoak.
Planak eta Proiektuak
- Aniztasunari erantzuteko plana
- Bizikidetza Plana
- Tutoretza Plana
- Bertsolaritza
- Euskaraz Mintza
- Elkartasunezko Proiektua
- “Ermitaberri Osasuntsu”: Osasuna Sustatzeko Eskola Sarea.
- “Ser para aprender”: Eskola sozioemozionalen sarea (2017/18 ikasturtean)
Baliabideak
- Ikasgela guztietan ordenagailuak
- Lehen Hezkuntzako ikasgela guztietan arbela digitalak
- Informatika gela
- Musika, Ingelesa eta Psikomotrizitate gelak
- Jantokia
- Liburutegia
- Haur Parkea
- Kirol Patronatuko eremuak: Askatasuna Frontoia eta Elizgibela Polikiroldegia
- Igogailua
- Kanpoko megafonia
Oinarrizko Zerbitzuak
- Hezkuntzarako Laguntza Unitatea (HLU):
Orientazioa
Logopedia
Pedagogia Terapeutikoa
- Familia eta ikasleei zuzendutako banakako tutoretza
- Askatasuna Instituturako lekualdatzearen kudeaketa. Matrikulazioa tramitatzeaz gain, bi zentroetako tutoreak eta orientatzaileak biltzen dira ikasleen jarraipen akademiko eta pertsonala aurrera eramateko.
- Dokumentuen kudeaketa: egiaztagiriak eta matrikulazioen lekualdaketak.
- Dirulaguntzak eta ikasteko bekak tramitatzen dira familiei informazioa emanez.
- Jantokiko Zerbitzua
- Haurtzaindegi Zerbitzua (7:50 – 8:50 ordu bitartean).
- Ermitaberriko Webgunea
4. Hizkuntzen erabilera eta tratamendua
Euskara harremanatzeko eta ikasteko hizkuntza da eta hiru urteetatik aurrera sartzen da.
Ermitaberriko ikasleak hiru urteetatik hasten dira ingelesa ikasten, 45 minututako lau saioetan. Haur Hezkuntzan Artigal metodologia erabiltzen dute.
Lehen Hezkuntzako maila guztietan 45 minututako bost saio ematen dira. Macmillan argitaletxeak eskaintzan dizkigun baliabide pedagogikoak erabiltzen ditugu.
Gaztelera Lehen Hezkuntzako 3 mailatik aurrera irakasten da. Irakurketa eta idazketa euskaraz ikasi arren, ikasleak era naturalean gaztelerara transmititzen ditu.
Eskola eremuan euskararen erabilera sustatzeko ondorengo programa eta ekintzak egiten dira:
- Euskaraz Mintza
- Bertsolaritza
- Irakurketa sustatzeko programa: Fira
- Irteerak eta kanpaldiak
- Eskolaz kanpoko ekintzak
- Kale Heziketa
- Zientzia Dibertigarria
- Mancoeduca: ingurumen heziketa
Ikasleen artean, eskolatik kanpo euskararen erabilera sustatzeko Burlatako beste erakundeekin elkarlanean ari gara
- Larunblai
- Ludoteka
- Futbola
- “Hilarión Eslava” Musika Eskola
Euskararen erabilera gurasoen artean bultzatzeko Udaleko Euskara Zerbitzuarekin elkarlanean ari gara ondorengo ekintza eta proiektuetan
- Mintzakide
- Korrika
5. Organigrama
Eskola antolatzeko egitura demokrazia eta parte-hartze printzipioetan oinarritzen da.
Ermitaberriko organigrama honako hau da:
Gurasoen Batzordeen organigrama:
6. Parte Hartzeko Eredua
6.1. Iradokizunak, kexak, erreklamazioak eta esker-onak
- Ermitaberriko ate nagusiaren ondoan iradokizunak, kexak, erreklamazioak eta esker-onak adierazteko postontzi eta formularioak daude. Era berean, Idazkaritzan eskura daude dokumentu hauek.
- Zuzendaritza Taldeak eskaera aztertu ondoren erantzuna bideratuko du.
6.2. Parte hartzeko bideak
- Eskola Kontseilua
- Guraso Elkartea
- Ikasgelako gurasoen ordezkariak
- Gogobetetze inkestak
- Festa, Bizikidetza eta Ekonomia Batzordeak
6.3. Burlatako erakundeekin elkarlanean
Hezkuntza dimentsio soziala garatzeko eta kanpo-eragileen parte-hartzea ahalbidetzeko, Burlatako eguneroko zereginetan integratzeko asmoarekin, ondorengo erakundeekin elkarlanean ari gara:
- Red Burlada por los Buenos Tratos a la Infancia y Juventud
- Burlatako Hiritar Partehartze Kontseiluak, ondorengo ataletan: Hezkuntza, Euskara eta Kultur aniztasun eta migrazioa.
- Hezkuntzako Erakundeak: “Egunsenti” eta Herriko Haur Eskolak, “Hilarión Eslava” Musika Eskola, “Sol Sostenido” Akademia Musikala, AEK
- Kirol Elkarteak: “Hiru Herri” Atletismo Taldea, Burlata Futbol Eskola, …
- Kultur Elkarteak: “Axular”, “Euskal Herria”…
6.4. Komunikabideak
- Elkarrizketa pertsonalak Zuzendaritza taldearekin
- Orientazio zerbitzuarekin elkarrizketa pertsonalak
- “EDUCA”: Educa Internet bidez ikastetxeak kudeatzeko sistema da
- Familiendako ebaluazio txostenak
- Ikasgelako tutorearekin bilerak
- Iragarki Taula
- Eskolako Webgunea
7. Bizikidetza
Bizikidetza planean curriculumeko eta antolaketako neurriak biltzen dira bizikidetza hobetzeko eta eskola-jazarpenaren edo tratu txarren egoerei aurrea hartzeko eta arreta emateko, eta, orobat, begirune, tratu eta aukera berdinak eskaintzeko eta errespetua sustatzeko ikastetxearen komunitateko kide guztien artean, salbuespenik egin gabe.
Ikasturte guztietan, urteko zehaztapenak finkatuko dira, eskolan hautemandako beharren edo Hezkuntza Departamentuak emandako orientabideen arabera.
Bizikidetza Batzordea ikasturtean, gutxienez, hiru alditan biltzen da. Lantalde hau guraso, irakasle eta zuzendaritzaren ordezkariek osatzen dute. Gurasoen ordezkariak Eskolaz Kanpoko Jardueren eta Jantokiko Batzordeetatik datoz.
8. Araudia
Orokorra
- 47/2010 Foru Dekretua (Bizikidetza). 2010eko irailaren 24ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala. Uztailaren 2ko 57/2014 Foru Dekretuak aldatua (2014ko uztailaren 30eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
- 204/2010 Foru Agindua. (Bizikidetza). 2011ko urtarrilaren 20ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
- 63/2013 Foru Agindua (Kalitatearen kudeaketa). 2013ko abuztuaren 22ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala. 10/2015 Foru Aginduak aldatua (2015eko martxoaren 3ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
- 455/2013 Ebazpena (Begiraleen lan jarduketak). 2013ko irailaren 26ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
- 112/2013 Foru Agindua (Banatze, dibortzio edo desadostasun egoeran dauden gurasoei buruzko jarraibideak). 2013ko abenduaren 30eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Haur Hezkuntzako bigarren zikloa
- 23/2007 Foru Dekretua. (Curriculuma). 2007ko apirilaren 24ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
- 51/2007 Foru Agindua. (Ordutegia). 2007ko ekainaren 15eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
- 47/2009 Foru Agindua. (Ebaluazioa). 2009ko maiatzaren 1eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
- 66/2010 Foru Dekretua (hezkuntzako eta lanbideko orientazioa). 2010eko azaroaren 29ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
- 93/2008 Foru Agindua. (Aniztasunari arreta ematea). 2008ko uztailaren 30eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
- 1594/2011 Errege Dekretua (maisu-maistren kidegoko hezkuntza espezialitateak). 2011ko azaroaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofiziala. –1594/2011 Errege Dekretuaren akats zuzenketa (2012ko urtarrilaren 14ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).
- 110/2011 Foru Agindua (Ingelesez ikastetxe publikoetan ikasteko programen oinarrizko alderdiak). 2011ko abuztuaren 16ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala. 97/2012 Foru Aginduak aldatua (2012ko urriaren 16ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
- Martxoaren 20ko 26/2012 Foru Agindua (Euskara espezialitateak). 2012ko apirilaren 16ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Lehen Hezkuntza
- 126/2014 Errege Dekretua (Lehen Hezkuntzako oinarrizko curriculuma). 2014ko martxoaren 1eko Estatuko Aldizkari Ofiziala.
- 60/2014 Foru Dekretua (Nafarroako curriculuma). 2014ko irailaren 5eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
- 51/2014 Foru Agindua. (Ezarpena). 2014ko uztailaren 7ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala. 64/2015 Foru Aginduak aldatua (2015eko abuztuaren 13ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
- 72/2014 Foru Agindua (Ebaluazioa eta hurrengo kurtsora igarotzea). 2014ko irailaren 24ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
- 49/2013 Foru Agindua. (Erreklamazioak). 2013ko ekainaren 21eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
- 66/2010 Foru Dekretua (hezkuntzako eta lanbideko orientazioa). 2010eko azaroaren 29ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
- 93/2008 Foru Agindua. (Aniztasunari arreta ematea). 2008ko uztailaren 30eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
- 434/2008 Ebazpena (Laguntzeko programa). 2008ko abenduaren 1eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
- 139/2009 Foru Agindua. (Hizkuntzako betebeharrak programa eleanitzetan). 2009ko abuztuaren 19ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
- 110/2011 Foru Agindua (Ingelesez ikasteko programen oinarrizko alderdiak). 2011ko abuztuaren 16ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
- 1594/2011 Errege Dekretua (maisu-maistren kidegoko hezkuntza espezialitateak). 2011ko azaroaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofiziala. –1594/2011 Errege Dekretuaren akats zuzenketa (2012ko urtarrilaren 14ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).
- Martxoaren 20ko 26/2012 Foru Agindua (Euskara espezialitateak). 2012ko apirilaren 16ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
- Maiatzaren 31ko 287/2013 Ebazpena (Unibertsitateko ikasleen prestakuntza praktikoan parte hartzen duten ikastetxe eta irakasleentzako aitorpena). 2013ko ekainaren 7ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.