2024/06/21ean berritua
Guraso Elkarteak antolatzen du zerbitzu hau, eta ikasleen hezkuntzan garrantzi handiko aspektua da. Jantokia heziketa espazioa da. Hortaz, eskolako jantokiak garrantzia handia dauka ikasleen elikadura eta higiena ohituretan eta baita jarrera autonomoak lortzen ere. Oro har, hori izanen da ikasturte osoan zehar gure eguneroko zeregina.
Jantokian zerbitzu on bat bermatzeko batzorde bat dago, jantokiko arautegiaren jarraipena egiteaz eta arauak betearazteaz arduratzen dena.
Jantokiko zerbitzua ematen duen enpresa Ausolan-Jangarria da. Hemen duzue Ermitaberrin momentu honetan dugun menua:
Jantokian 91 ikasle gelditzen dira bazkaltzera bi espazio desberdinetan, bata Haur Hezkuntzako ikasleentzat Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleentzat eta, bestea, Lehen Hezkuntzako gainontzeko ikasleentzat, denak 4 hezitzaile euskaldunen ardurapean. Espazio bakoitza haurren adinerako egokitua dago, mahaien eta aulkien altuera errespetatuz.
3 urteko ikasleen eguneroko jarduera:
13:40 – Bazkaldu aurretik
Gela bakoitzera begirale bat igoko da haurren bila. Denak prest daudenean trenean elkartuko dira jantokira jeisteko. Aurretik eskuak garbitu eta pixa egingo dute.
14:00 – Jantokian
- Denetarik proba dezaten saiatuko gara. Hasiera batean, platereko janari guztia jan beharko lukete, beti ere haur bakoitzaren jangurari egokituz.
- Ikasle bakoitzak jaten duenaren banan-banako kontrola eramango dugu. Gutxiegi jaten duela uste badugu, gurasoekin hitz egingo genuke, baita edozein arazo edo kezka argitzeko.
- Jakiren bat ez balute jango pixkanaka eta, beti ere, haur bakoitzari egokituta, probatzen joateko saiakerak egingo ditugu (hasieran zati txiki bat, aurrerago goilarakada bat, gero 3, plater erdia, etab.), elikadura osasungarria garrantzitsua baita.
- Bizikidetza landuko dugu ere: ikaskideak ez molestatu, txandak itxoin, ez oihukatu…
14:20 – Siesta
- Haurrak lasai egoteko tartea da. Lo egiten ez badute ere, ikaskideen atsedena errespetatzen ikasten dute jolastu edo hitz egin gabe.
- Haur bakoitzaren loaldia kontrolatzen dugu ere.
- 15:45etan esnatzen hasiko dira musika goxoarekin.
Ordutegia eta egutegia:
Zerbitzua irailean hasi eta ekaina arte eskaintzen dugu (biak barne), 14:00tik 15:45ak arte, beti ere eskolako egutegia jarraituz.
Bazkaldu ondoren, 3 urteko ikasleek lo kuluxka psikomotrizitate gelan egiten dute, beti ere jantokiko langileen ardurapean, 15:45ak arte. Hor, haur bakoitzak bere koltxoneta, izara eta manta ditu. Gainontzeko ikasleak etxera joango dira, hurrengo puntuan zehazten dugun ordutegian.
Irteera ordutegia:
Ikasleak 14:45-15:45 ordutegi bitartean atera daitezke, edozein momentutan.
Prezioak eta funtzionamendua 2023/2024:
Hilabeteko prezioa (10 kuota ikasturte osorako) | 132,00 € |
Egun soltea | 10,50 € |
10 egunetarako bonoa | 95,00 € |
Zerbitzua ez erabiltzeagatik eguneko prezio murrizketa | 2,50 € |
- E-mail: jantokiermitaberri@ausolan.com
- Telefonoa: 948130554
- Arduraduna: Lukertze Rodrigo
- Informazio edota abisuak emateko ordutegia: 9:00 – 9:30