Araudi Orokorra
- Patioko ateak klaseak bukatu baino 10 minutu lehenago irekiko ditugu, hau da, 13:50ean. Arratsaldez, hautazko ekintzetara sartzeko, 15:20etan eskolako Ate Nagusia soilik irekiko dugu.
- Ikasleak bere taldeari dagokion atetik eskolara sartu eta aterako dira.
- Ikastetxeak antolatzen dituen ekintza osagarriak (ateraldiak, ikastetxeko festak) derrigorrezkoak dira.
- Gurasoek ikasleen ez etortzeak eta puntualtasun hutsegiteak, hauek justifikatuak direnean, tutoreari edota irakasleari jakinaraziko dizkiote. Tutoreek hutsegite hauen jarraipena eta justifikatu gabekoena ere eraman beharko dute.
- Familiartekoa, ikaslearen bila datorrenean, atezaina joanen da gelara bere bila. Atezaintzan egiaztagiri bat sinatu beharko du nork eta zein ordutan eraman duen jakiteko.
- Ikasleak beharrezkoa duen zerbait etxean ahaztuko balu, EZ EKARRI. Alderantziz ere, eskolan zerbait ahaztu badute, hurrengo egunera arte ezin izango dute hartu. Neurri hauekin arduratsuak izaten laguntzen diegu, azken finean beren autonomia bultzatzeko.
- Irakasleekin egiten diren elkarrizketak irakasleak jarritako ordutegietan izango dira. Irakasle bakoitzak eginkizun honetarako ordutegia zehaztuko du.
- Irakasleekin egiten diren elkarrizketetara guraso biak etor daitezela gomendatzen dugu.
- Ikasleak gelan irakasle baten ardurapean egongo dira.
- Istripurik gertatzekotan, ikaslea ikastetxean bertan zainduko dugu. Beharrezkoa izatekotan, Osasun Etxera eramango dugu eta familiari jakinaraziko diogu.
- Eguraldi txarra egingo balu (euria, elurra…) jostaldia aterpean egingo litzateke.
- Jostaldian ikaslea gelan gelditu ahal izango da soilik baldin eta irakaslea gelditzen bada.
- Aterpean eta Ate Nagusiaren aurrean ezingo da baloirik erabili. Aterpe barruan dagoen frontoi txikia soilik eskupilotan jokatzeko erabiliko dugu.
- Kirol instalazioak edo beste gela batzuk erabili ahal izateko Zuzendaritzan baimena eskatu beharra dago.
- 14:00etatik aurrera, patioko komunak erabili daitezke soilik. Ikasleak ezin izango dira eskolara igo.
- Ikaslea ikastetxera osasun eta higiene baldintza onetan etorriko da.
- Ikasleak zorriak izatekotan, familiak tutoreari lehenbailehen jakinaraziko dio.
- Sakeleko telefonoa eskolara ekartzea erabat debekatua dago. Ikasleren batek salbuespeneko arrazoi batengatik sakelekoa eskolara ekarri behar izango balu, familiak Zuzendaritzarekin hitz egin beharko du.
- Ikasleak Gorputz Hezkuntzako klaseetara jantzi egokia ekarriko du. Kamiseta laranja izango da. Lehen Hezkuntzako 3. mailatik aurrera, dutxa eta arroparen aldaketa derrigorrezkoak dira.
Ikasleentzako araudia
Ikasgelan
- Gelan sartzeko puntualak izango gara.
- Gelara bultzatu gabe sartuko gara. Barruan ez dugu oihukatuko ezta korrika egingo ere.
- Arlo eta ekintza guztietan txanda errespetatuko dugu.
- Euskaraz hitz egingo dugu Gaztelania eta Ingelesa orduetan izan ezik.
- Irakaslearen azalpenak arretaz entzungo ditugu.
- Arazoak eta gatazkak hitz eginez konpondu behar dira.
- Ikaskideen materiala eta gelakoa errespetatu behar ditugu.
- Ez dugu inor irainduko, mindu dezakegu eta.
- Besteen gauzak hartu aurretik baimena eskatuko dugu.
- Etxerako lanak egunero eginak ekarriko ditugu.
- Musikak jo arte ez gara gelatik aterako.
- Zaborrak ezin dira lurrera bota, gela ahalik eta garbien mantentzeko.
- Ikasleen urtebetetzeetan hobe da litxarreriarik ez ekartzea haurrengan ohitura onak sortu arazi nahi baditugu. Bizkotxoak, fruitu lehorrak, pastak, patatak, etab., ekartzea gomendatzen dizuegu.
Pasabideetan
- Eskolan euskaraz hitz egingo dugu, eskola hau euskalduna da eta.
- Pasabidean emeki hitz egin behar da.
- Lasai eta korrika egin gabe ibiliko gara.
- Arazoak hitz eginez eta borrokatu gabe konpontzen saiatuko gara.
- Ezin da pasabideetan jolastu.
- Eskaileretan gurpildun motxilak gainean eramango ditugu zaratarik ez egiteko.
- Kontuz ibiliko gara beste geletako ikaskideak errespetatuz.
- Eskola garbi mantenduko dugu. Zaborrak dagokion ontzietara botako ditugu.
- Komunak garbiak egon behar dira denon onerako. Ura eta papera aurrezten saiatuko gara.
- Eskolan egindako horma-irudiak zainduko ditugu.
- Zerbait apurtzen bada irakasleari jakinaraziko diogu.