“Ate irekiak” deitzen diogu Haur Hezkuntzako ume guztiak edozein espaziora (ditugun bost gelen artean) joan daitezken momentuari.
Normalean, 3-6 bitarteko umeak tutore berarekin eta gela berean egoten dira baina momentu honetan haiek nahi duten espazioa aukeratzen dute.
Planteamendu honen helburua haurren aukera zabaltzea da, bai manipulatzeko material eta ezagutzeko espazioei dagokionez, bai eta topatu eta elkar eragingo duten haur eta helduei dagokienez.
Modu honetan harremanak aberasten ditugu, autonomia bultzatzen dugu eta eskolako txikienen esperientziak zabaltzen ditugu.