2018-12-23an berritua ARGAZKIEKIN: Mari Domingi eta Olentzero Ermitaberrin izan ditugu berriz ere. Ilusioa sortzeko etorri zaizkigu eta benetan lortu dute! Giro goxo eta alaiean gure kanta ederrenak eskaini dizkiegu. Ikusi bideoa eta gozatu:
Archives for abendua 2018
Olentzero-Mari Domingi 2018 – Egitaraua
Dakizuenez, datorren ostiralean, abenduaren 21ean, Olentzero eta Mari Domingiren etorrera ospatuko dugu. Ondoren, egun horretako egitaraua ikus dezakezue.
Burlatan zehar 13:00etik 13:45era egingo dugun Kalejiran parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Bertan, Lehen Hezkuntzako ikasleek hartuko dute parte. Honen ondoren, ikasleak eskolan sartuko dira Olentzero eta Mari Domingiri agurra emateko. Familiek kanpoan itxoingo duzue ikasleak atera arte.
Gogora ezazue ikasleak, urtero bezala, baserritar jantziarekin etorriko direla.
Bide batez, egun honetan ordutegi berdina izango dugula aipatu nahi dizuegu. Beraz, arratsaldean, ez da eskolaz kanpoko ekintzarik izango.
Jantokiak ere bere eguneroko ordutegia mantenduko du.
Eskolara urtarrilaren 8an bueltatuko gara oporraldiaren ondoren.
Eguberri on !!
Eski Kanpaina 2018/2019: informazioa eta materiala
Izabako Ipar Eski egonaldirako zenbait informazio erabilgarri zabaldu nahi dizuegu, hala nola datak, ostatuak, eskiatzeko ordutegiak edota arratsaldean ikasleek burutuko dituzten ekintzak. Horrez gain, eraman beharreko materiala ere zehaztu dizuegu. Gogoratu, baita ere, urtarrilean familiekin bilera egingo dugula zalantza guztiak argitzeko eta azken informazioak zehazteko.
Elikagai bilketa
Urtero bezala, Burlatako Cáritas-ek, San Blas eta San Juan elizen bitartez, elikagaien bilketa kanpaina antolatu du Burlatan une larriak pasatzen ari diren familien artean banatzeko.
Gogoratu, batez ere eskatzen diren elikagaiak hauek direla: esnea, azukrea, arroza, olioa, eltzekariak (dilistak, txitxirioak, babarrunak…), kontserbak eta turroiak.
Janariak eskolako Atezaintzan bilduko ditugu abenduaren 13a arte.