Hezkuntza Departamentuak Winter Time 2019 ingelesa ikastaroak antolatu ditu CNAI-ren bitartez. Ikastaroak haur Hezkuntzako 2. mailatik aurrera DBH-ko 2. maila arteko ikasleentzat daude zuzenduak eta Nafarroako herri desberdinetan izango dira (Iruña, Sarriguren, Olloki, Barañain, Tutera, Tafalla, Altsasu, Lizarra eta Gares).
Archives for azaroa 2019
Haurraren Eguna 2019 – Saridunak
2019ko Haurraren Eguna dela eta, Burlatako Udalak Marrazketa lehiaketa antolatu du Burlatako ikastetxeen artean. Ermitaberrin ikasle guztiekin parte hartu dugu, 3 urteko ikasleekin hasita Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak arte. Marrazki lehiaketan gure eskolako honako ikasleak saridunak izan ditugu, 968 lanen artean epaimahaiak aukeratu ondoren. Zorionak denei !!
Baserritar jantzien eta mozorroen Azoka
Aurten ere gure seme-alabak baserritarrez edo mozorroz jantzi behar ditugu Gabon eta Inauterietan.
Sarritan, jantziek ez dute balio izaten urte batetik bestera. Beraz, gastu gehigarri bat suposa dezake eta, familiok barneratua dugun arren, gastu hau “arindu” liteke jantzi eta osagarriak elkarri utziz, gutxi erabili arren, balio ez diguten arropak, tamainagatik, gustu aldaketagatik etab.
Arrazoi hau dela eta, eskolak azaroaren 25ean azoka antolatuko du bigarren eskuko baserritar jantziekin eta Joasikero mozorrekin.
Haurraren Eguna 2019 – Egitaraua
Azaroaren 20ean, Haurraren Eguna ospatzeko Burlatako Kultur Etxean ekitaldi berezia izango da 17:30etan. Bertan, Ermitaberriko Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleekin parte hartuko dugu, izan ere “Gaurko gazteok” abestia eskainiko dugu.
Elkartasun Azoka 2019
Amaia Alonso, Senegaleko Jërëjëf Elkarteko sortzailea, baldintza larrietan emakume, haur eta familientzako laguntza humanitarioan aritzen da.
Ermitaberrin elkartasun eskaera egin digu, Senegalera bidali behar den kontainer bat betetzeko. Horregatik, datorren azaroaren 7tik 14ra, eskolan jostailuak, haurren arropak eta eskola materiala (estutxeak, motxilak, margoak, errotulagailuak, koadernoak, guraizeak, pegaminak …) utzi ditzakezue.
Honez gain, Elkartasun Azoka izango dugu Senegalen egindako erosketarako poltsak, motxilak eta oihalak saltzeko
Eski Kanpaina 2020: lekua eta datak
Aurten ere 6. mailako ikasleekin Ipar Eski Kanpainan parte hartuko dugu. Zozketaren emaitzak baditugu jadanik, eta Ermitaberriko ikasleei egokitu zaien lekua eta astea hauexek dira:
Lekua: Izaba
Noiz: 2020ko apirilaren 19tik 24ra
Kontuan hartu apirilaren 19a igandea dela, Aste Santuko oporraldien azken eguna hain zuzen ere.