Azken urteotan bezalaxe, Ermitaberrin Nafar Gobernuak fruta eta barazkiak jateko bultzatzen duen kanpainan parte hartuko dugu. Programa hau, Haur Hezkuntzako ikasle guztiei zuzendua dago.
Fruta banaketa 2022ko apirilaren 12an hasiko da eta 10 asteko iraupena izango du, ekainaren 22a arte, hau da, ikasturtea bukatu arte. Horrela, 10 aste hauetan zehar Nafar Gobernuak Haur Hezkuntzako ikasleentzat fruta eta barazkiak dohainik banatuko ditu.