Urteroko tradizioari jarraituz, Ermitaberriko patioan Agate Deunaren bezpera ospatu dugu, ikasle eta irakasleen artean familien aurrean kantatuz.
Erdian 5. mailako ikasleak jarri dira, gainontzeko ikaskideei erritmoa eta doinua markatzeko.
Aurten Oles Oles abestia kantatu dugu, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen bertsioa, alegia. Hona hemen bideoa:
Oles, oles lurra esna zaitez!
Oles, oles lurra esna zaitez!!!
Aharrausi egin du basoak
zuhaitzek zabaldu besoak
kantuan hasi dira
birigarroak eta zozoak.
Aharrausi egin du basoak
zuhaitzek zabaldu besoak
dantzari hasi dira
azeriak eta otsoak.
Aharrausi egin du basoak
zuhaitzek zabaldu besoak
berriro entzun dezan
taupadaka mundu osoak.