Ermitaberriko Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako irakasleek 2022/2023 ikasturterako proposaturiko arratsaldeko hautazko ekintzaren deskribapena da hau, Ludoteka alegia. Ekintza hau dohainik da, eta 15:30etik 16:30era burutuko dugu.
Ekintzen asteroko egutegia hemen ikus dezakezu.
Hona hemen arlo honen xehetasun guztiak:
ZUZENDUTAKO HEZKUNTZA ALDIAK
Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailak
HELBURUAK
- Zikloko haurren topagunea izatea.
- Ikasleei euskaraz harremanatuko diren espazio/aukera ludiko eta sortzaile berria eskaintzea.
- Elkarbizitzarako baloreak bultzatzea.
- Gorputzak, adierazpenerako eskaintzen dizkigun aukeraz gozatzea ekintza fisikoen bidez.
DINAMIKA
Saioa 3 zatitan banatuko dugu:
- Irakurketa: komikiak edo ipuin sinpleak (saioa hasteko, lehenengo 10/15 minutuak)
- Eraikuntzak eta mahai jokoak: lego, imanak, karta bereziak, puzleak…
- Plastika (plantillak, zulagailuak, mandalak, arbelatxo eta errotulagailuak…)