Ermitaberriko hezkuntza proiektuaren berri izateko eta eskolatzeari buruzko edozein zalantza argitu nahi baduzue, edota eskolako instalazioak ezagutu nahi izatekotan, 2026eko otsailaren 11an, 16:30etan gure Ikasnova gelan egingo dugun bilerara etortzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu. Bileran, eskolako Haur Hezkuntzako irakasleekin, zuzendariarekin, Guraso Elkarteko ordezkariekin, besteak beste, informazioa jasotzeko aukera izango duzue. Bilerak ordu bete inguru iraungo du, eta kontziliazio zerbitzua izango dugu.
Ate Irekien Egunerako programa hau izango dugu:
16:30 Agurra eta ongi etorria / Aurkezpena
16:35 Hitzaldia
17:30 Eskolako instalazioak ikusteko bisita gidatua egiteko aukera
Kontziliazio Zerbitzua izango dugu.
Gogoratu beti ere banan-banako bisita egiteko aukera ere baduzula. Hitzordua hartzeko, 948 633568 zenbakira deitu edo gurekin kontaktatu eta mezu bat bidali.
2026/2027 ikasturterako Onartze Prozesuari buruzko informazio gehiago nahi baduzu egizu klik gure Matrikula Portalean
