2021/2023 ikasturterako Hezkidetza Identitate Plana aurkezten dugu. Hezkidetza-programak irakasleen hezkidetza-gaitasuna hobetzea du helburu, haiek lortu behar baitute ikasleek gara dezatela gizonek eta emakumeek elkarren arteko berdintasunean bizitzeko beharrezkoa den gaitasun soziala.
Eski Kanpaina 2022: lekua eta datak
Aurten ere 6. mailako ikasleekin Ipar Eski Kanpainan parte hartuko dugu. Zozketaren emaitzak baditugu jadanik, eta Ermitaberriko ikasleei egokitu zaien lekua eta astea hauexek dira:
– Lekua: Izaba
– Noiz: 2022ko martxoaren 21etik 25era
Aurrerago xehetasun gehiago emango ditugu.
Eskola Kontseilua berritzeko hauteskundeak 2021
Bi urtez behin gertatzen den bezala, ikasturte honetan Eskola Kontseiluko partaidetza berrituko dugu; aurten bigarren erdiari dagokio. Honez gain, 1. erdian izandako hutsunea ere hauteskunde hauetan beteko dugu. Eskola Kontseiluan zuen partaidetza garrantzi handikoa da, bertan zuen iradokizunak adierazi eta erabakietan parte hartu ahal izateko. Beraz, parte hartzera animatu nahi zaituztegu.
Ekintza osagarrien zerrenda 2021/2022
2021/2022 ikasturtean zehar Ermitaberriko ikasleekin egingo ditugun ekintza osagarri guztiak aurkezten ditugu. Edozein aldaketa izatekotan (datak, ekintza berriak, etab.) hemen argitaratuko ditugu.
Guraso bilera orokorrak 2021/2022
Maila bakoitzeko bilera orokorren egutegia zehazten dugu.
Bilera guztiak 15:30etan izango dira eta gelan bertan burutuko ditugu.
Familia bakoitzetik pertsona bakarra etortzea eskatzen dugu.
3 urtekoen bilera 2021/2022 ikasturterako
2021/2022 ikasturte hasierako antolaketari buruz informatzeko bilera antolatu dugu Ermitaberrin Haur Hezkuntzako 1. mailara sartu berri diren familientzat. Bertan, zalantza guztiak argitzeko aukera izango duzue.
– Data: 2021eko ekainak 23, asteazkena
– Ordua: 16:30
– Non: Ermitaberriko Areto Nagusia