Zerrenda honetan 2020/2021 ikasturtean zehar Ermitaberriko ikasleekin egingo ditugun ekintza osagarri guztiak ikusgai dituzu. Batzuk jadanik burutu ditugu eta gainontzekoak ikasturteari bukaera polita emateko bidea izango dira. Edozein aldaketa gertatzekotan (datak, ekintza berriak, etab.) hemen argitaratuko ditugu.
Emakumearen Nazioarteko Eguna 2021
Emakumearen Nazioarteko eguna dela eta, aurten ere ekintza desberdinak burutu ditugu Ermitaberrin.
Ermitaberriko Inauteriak 2021 – Argazkiak
Eguraldia lagun izan ez dugun arren, Ermitaberriko Inauteriak ospatu ditugu. Antzerkia elkarrekin, denok batera, ezin genuenez ikusi, aldez aurretik grabatu dugu eta gelan ikusi. Ondoren, patioan dantza beti bezala egin ondoren, Birusa erre dugu Lukas erre ordez, aurtengo erruduna birusa izan dugu eta.
Aierbeko Birusa – Inauterietako antzerkia
Aurten ere Ermitaberrin Aierbeko Lukas-en epaiketaren antzerkia egin dugu 6. mailako ikasleen eskutik, baina beste errudun bat aurkitu dugu: Birusa. Antzerki honen estreinaldia mundura aurkezten dugu.
Gelara eta etxera, musika lagun (2020/2021)
Eskola askotan gelara sartzeko, errekreora ateratzeko, klasera bueltatzeko eta eskolatik ateratzeko seinale gisa txirrina erabili ohi da. Zarata desatsegina zelakoan, eta eskolako megafonia sistemaz baliatuz, klasera sartzeko eta klasetik ateratzeko abisuak musikaren bitartez egiten ditugu.
Arau finkorik gabe, programa honetan Ermitaberriko kide guztiek parte hartzen dugu. Batzutan ikasleek, besteetan irakasleek edota eskolako langileek, musika ezberdinak aukeratu izan ditugu, musikaren estiloari eta hizkuntzari erreparatu gabe, musikak transmititzen duena, azken finean, aniztasuna delako.
Aireztapen protokoloa Covid-19
Ermitaberrin, Covid-19aren kontrako protokolo nagusienetakoa azaroan martxan jarri genuen. Espazioen aireztapena, azken ikerketa guztiek adierazten duten bezala, babes neurri garrantzitsuena da Covid-19rekin kutsatzeko arriskua murrizteko. Aerosolak, kutsatzeko bide nagusia direla argi geratu da. Ermitaberriko aireztapen protokoloak eskolako gela guztien aireztapena kontuan hartzen du, bakoitzaren xehetasunen arabera.