“Skolae – Hezkidetza proiektuan oinarrituta”, Ermitaberrin Skolae programa lau IKASKUNTZA ARDATZ handitan eta lau IKASKETETAN (konpetentzietan) egituratuta dugu, eduki eta esperientziak eremu pertsonalean, sozialean eta testuingurukoan aplikatzeko.
Skolae – Hezkidetza proiektua 2019/2020
Ermitaberrin, hirugarren urtez jada, SKOLAE baterako Hezkidetza Plana garatuko dugu 2019/2020 ikasturte honetan, Haur eta Lehen Hezkuntzako maila guztietan.
Bizitzaren hasierako etapetatik, gure bizitza-proiektua eraikitzen eta aukeratzen ikasten dugu. Ezagutzan, askatasunean eta etorkizunari buruz genero-baldintzatzailerik gabe erabakitzeko gaitasunean finkatu behar da prozesua, berdintasun-eza identifikatzen, haren aurka borrokatzen eta berdintasun-eskubidea gauzatzen, besteak beste, kultura, erlijio, gizarte-klase, egoera funtzional eta sexu-orientazio bakoitzaren esparruan ikasiz.
Programa garatzeko, ikasketaren helburu bezala hurrengoak markatzen ditugu:
Gelara eta etxera, musika lagun (2019/2020)
Eskola askotan gelara sartzeko, errekreora ateratzeko, klasera bueltatzeko eta eskolatik ateratzeko seinale gisa txirrina erabili ohi da. Zarata desatsegina zelakoan, eta eskolako megafonia sistemaz baliatuz, klasera sartzeko eta klasetik ateratzeko abisuak musikaren bitartez egiten ditugu.
Arau finkorik gabe, programa honetan eskolako kide guztiek parte hartzen dugu. Batzutan ikasleek, besteetan irakasleek edota eskolako langileek, musika ezberdinak aukeratu izan ditugu, musikaren estiloari eta hizkuntzari erreparatu gabe, musikak transmititzen duena, azken finean, aniztasuna delako.
2019/2020 ikasturte honetan orain arte erabili ditugun abestiak hauek izan dira (klik egin entzun nahi badituzu):
Ekintza osagarrien zerrenda 2019/2020
Zerrenda honetan 2019/2020 ikasturtean zehar Ermitaberriko ikasleekin egingo ditugun ekintza osagarri guztiak ikusgai dituzu. Ikasturtean zehar gerta daitezkeen aldaketak (datak, ekintza berriak, etab.) hemen argitaratuko ditugu.
Guraso bilera orokorrak 2019/2020
Hemen dituzue urrian zehar egingo ditugun guraso bilera orokorren datak.
Bilera guztiak 15:00etan izango dira talde bakoitzaren ikasgelan.
Esne banaketa 2019/2020
Osasun Departamentuak eta Hezkuntza Departamentuak antolaturik, Nafarroako ikastetxeetan esnea banatzeko planean parte hartuko dugu.
Honen helburua elikatze ohitura osasungarriak bultzatzea da, bertako produktuak ezagutaraztearekin batera.
Programa hau, 2019/2020 ikasturtetik aurrera, Ermitaberriko ikasle guztientzat bideratua dago. Aurten, azaroan hasiko da eta astero 0,50 litro inguru banatuko ditugu ikasle bakoitzeko.