Agate Deunaren bezpera ospatzeko, Ermitaberrin 5. mailako ikasleak Haur Hezkuntzako geletan kantatzera sartu dira. Haur Hezkuntzako ikasleek abestia ere ikasia dute eta beren makilekin erritmoa ongi aski jarraitu dute. Gaur Burlatan Blas Deuna ere ospatzen dugunez (berez atzo igandea zen Blas Deunaren eguna), ikasleek kantak entzun bitartean beren erroskilak jan dituzte.
Blas Deuna eta Agate Deuna 2019
Datorren astean Ermitaberrin Blas Deuna eta Agata Deunaren bezpera ospatuko ditugu.
Otsailaren 4ean, Blas Deunaren ospakizuna eskola barruan egingo dugu: kantuak abestu ondoren eskolako familia batzuek prestaturiko opilak jango ditugu.
Egun berean, Agate Deunaren bezpera ere ospatuko dugu. Goizez, 4. mailako ikasleak Landazabal Adinekoen Egoitzara joango dira abestera. 13:30etan, eskolako ikasle guztiekin batera patioan elkartuko gara abesteko asmoz. Gurekin kantatzera gonbidatzen zaituztegu.
Psikomotrizitatea 3 urtetan
Psikomotrizitateak haurraren garapenean berebiziko garrantzia du. Ermitaberri Ikastetxe Publikoan praktika honi denbora eta espazioa eskaintzen diogu, ikasleen berezko edo bat-bateko adierazpenari lekua eginez. Helburua, mugimendua eta plazerraren bidez haurren garapen psikologikoa laguntzea da, material zein babes egokia eskainiz.
Egunero hasierako erritual batekin hasten gara, horretarako, zapatilak txukun utzi eta prestatzen gara.
Eski Kanpaina 2018/2019: bilera deialdia (6. maila)
Izabako kanpaldia gertu dugu eta honen inguruan zenbait zehaztapen eman eta zuen zalantzak argitzeko, 6. mailako ikasleen familiei bilera bat egitea proposatzen dizuegu ondoko ordutegi, data eta lekuan:
Gaia: Izabako kanpaldiari buruzko bilera
Data: urtarrilaren 16a, asteazkena
Ordua: 15:30
Lekua: Ermitaberriko Areto Nagusia
Hitzaldia: Ongizate eta elikadura familia osoarentzat
Urte berriarekin batera prestakuntzari ekinen diogu! Ermitaberriko Guraso Elkartearen eskutik, oraingoan familia osoarentzako elikadura eta osasunaz mintzatuko gara. Horretarako, Burlatako Manuel Iribertegui Villar botikaria gurekin izanen dugu. Hitzaldia urtarrilaren 22an, asteartean, 17:00etatik 18:00etara izanen da, Ermitaberriko Areto Nagusian.
Haurtzaindegi-zerbitzua egonen da.
Anima zaitez eta izena eman ezazu.
Antolatzailea: Ermitaberriko Gurasoen Elkartea (Burlata).
Olentzero – Mari Domingi 2018 – Bideo eta argazkiak
2018-12-23an berritua ARGAZKIEKIN: Mari Domingi eta Olentzero Ermitaberrin izan ditugu berriz ere. Ilusioa sortzeko etorri zaizkigu eta benetan lortu dute! Giro goxo eta alaiean gure kanta ederrenak eskaini dizkiegu. Ikusi bideoa eta gozatu: