Dakizuenez, datorren ostiralean, abenduaren 22a, Olentzero eta Mari Domingiren etorrera ospatuko dugu. Ondoren, egun horretako egitaraua ikus dezakezue. Burlatan zehar 13:00etik 13:45era egingo dugun Kalejiran parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Bertan, Lehen Hezkuntzako ikasleek hartuko dute parte. Honen ondoren, ikasleak eskolan sartuko dira Olentzero eta Mari Domingiri agurra emateko. Familiek kanpoan itxoingo duzue ikasleak atera arte. Gogora ezazue ikasleak, […]
2. Skolae Jardunaldia
Ermitaberri SKOLAE proiektuan parte hartzen ari da, Hezkuntzak ikastetxeetan berdintasuna txertatzeko sustatu duen esperientzian. Hartara, gustatuko litzaiguke zuek, familia moduan, esperientzia honetan parte hartzea. Hori dela eta, hementxe duzue lehen informazio-prestakuntza saio honetarako gonbita: PROGRAMA: BERDINTASUNEAN HEZI…ETXEAN! Autonomia pertsonala eta burujabetasuna. Sexualitatea, eta indarkeriaren prebentzioa. Ahalduntze pertsonala eta taldekoa, lidergoa eta parte-hartze soziala. Desberdinkeriaren kontzientzia […]
“Haurrak” – Xaloa Telebista
Xaloa Telebistako “Haurrak” saiorako 2017ko urriaren 17an egin genuen grabaketa aurkezten dizuegu. Ermitaberriko Lehen Hezkuntzako 2. mailako haurrek hartu zuten parte ekintza honetan eta bertan haien inguruko ezagutza garatzea izan da helburu nagusia, hau baloratzen ikasiz eta interesa garatuz beraien herri, auzo eta, azken finean, beren ingurugiroarekin. Gure ikasleek hau guztia erakutsiko digute joku baten […]
Haurraren Eguna 2017
Burlatako 2017ko Haurraren Egunean burutu diren ekintzetan Ermitaberrin parte hartu dugu. Ikasleek marrazkiak lehiaketan aurkeztu dituzte eta zenbait saridun izan ditugu.
Ekintza osagarrien zerrenda 2017/2018
Zerrenda honetan 2017/2018 ikasturtean zehar egingo ditugun ekintza osagarri guztiak ikusgai dituzu.
Hezkidetza proiektua 2017/2018
Ermitaberri Plan horretan zentro pilotu izango da. Hezkidetza Planaren helburua hezkuntza etapa guztietan (0-18 urte) zeharkako hezkuntza ibilbidea ezartzea da, zuen seme eta alabek beraien bizi proiektuak berdintasunean hezi eta bizitzeko eskubidea bermatu ahal izateko. Horretarako, hezkuntza maila guztietan beharrezkoa den formakuntza ezarriko dugu. Plan hau zabaltzen joango da, 2020 urtean Nafarroako ikastetxe guztietan integratu arte.