Olentzero eta Mari Domingiri Ermitaberrin egin diegun harrera jasotzen duen bideoa aurkezten dugu, hiru kanta berezirekin: Kax Kax atean, Ole Olentzero eta Urtaro Zuriko Emakumea.
Olentzero-Mari Domingi 2023 – Argazkiak
Urtero bezala, Olentzero eta Mari Domingi Ermitaberrin izan ditugu. Goiz-goizetik emozioz beterik hasten den egun berezia da denontzat. Harrera, patioko aterpean Lehen Hezkuntzako ikasleekin, ondoren eskola barruan baita Haur Hezkuntzako txikiekin, opariak banatu, argazkiak elkarrekin atera… Urduritasuna, gozamena, besarkadak, begiradak… Denetatik izan dugu.
Olentzero-Mari Domingi 2023 – Egitaraua
Dakizuenez, abenduaren 22an, Ermitaberrin Olentzero eta Mari Domingiren etorrera ospatuko dugu.
Burlatan zehar 12:30etik 13:30era egingo dugun Kalejiran parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Bertan, Lehen Hezkuntzako ikasleek hartuko dute parte.
Gogora ezazue ikasleak, urtero bezala, baserritar jantziarekin etorriko direla.
Kalifikazioen argitaratze datak 2025/2026
Urtero bezala, ikasleen kalifikazioak EDUCAren bitartez ikusi ahal izango dituzue. 2024/2025 ikasturte honetako hiruhileko bakoitzeko argitaratze datak zehaztu ditugu.
Eskola Kontseiluko kideak 2025/2026
2025/2026 ikasturte hasierarako Eskola Kontseiluko kideen eguneraketa aurkezten dugu.
Ekintza osagarrien zerrenda 2023/2024
2023/2024 ikasturtean zehar Ermitaberriko ikasleekin egingo ditugun ekintza osagarri guztiak aurkezten ditugu. Edozein aldaketa izatekotan (datak, ekintza berriak, etab.) hemen argitaratuko ditugu.






