Aurten ere gure seme-alabak baserritarrez edo mozorroz jantzi behar ditugu Gabon eta Inauterietan.
Sarritan, jantziek ez dute balio izaten urte batetik bestera. Beraz, gastu gehigarri bat suposa dezake eta, familiok barneratua dugun arren, gastu hau “arindu” liteke jantzi eta osagarriak elkarri utziz, gutxi erabili arren, balio ez diguten arropak, tamainagatik, gustu aldaketagatik etab.
Arrazoi hau dela eta, eskolak azaroaren 25ean azoka antolatuko du bigarren eskuko baserritar jantziekin eta Joasikero mozorrekin.
Ondorengoa litzake funtzionamendua: familiei, behar ez duzuen eta erabiltzeko ongi dauden jantziak EMATEA eskatzen dizuegu. Jantzi horiek Ermitaberrin bertan salgai jarriko ditugu prezio herrikoi batean.
Horretarako, datorren azaroaren 18tik 22ra, jantzi eta osagarriak eskolako Zuzendaritzan uztea eskatzen dizuegu.
Azaroaren 25ean,salmenta egingo dugu. Bertan lortutako diru guztia GKE bati emango diogu, hain zuzen Burlatako GURUTZE GORRIAri.
Laburbilduz:
Arropa jasotzeko: azaroaren 18tik 22ra
Azoka eguna: azaroaren 25a Azokaren ordutegia:
Non: Ermitaberriko liburutegia (Zuzendaritza ondoan) |