2024/04/15ean berritua
- 3 urtetarako ikasle guztiak onartuak izan dira (17 ikasle).
- Behin-betiko onartuen zerrendak apirilaren 30an argitaratuko ditugu.
- Gainontzeko mailetako onartuen behin-behineko zerrenda ekainaren 4ean argitaratuko dugu.
- Matrikula eperako (ekainaren 17tik 21era) ez dugu dokumentazio berririk eskatuko, automatikoki egingo dugun prozesua izango baita.
- Ekainaren 12an, 16:30etan, 3 urteko familia guztiekin aurrez-aurreko bilera izango dugu, ikasturte berriari buruzko informazioa emateko. Deialdia, bilera baino egun batzuk lehenago E-mail bitartez bidaliko dizuegu eta bertan xehetasun guztiak zehaztuko ditugu.
Onartze prozesuari buruzko informazio guztia gure Matrikula Atarian aurkituko duzu.