2025/05/12an berritua

- 3 urtetarako ikasle guztiak onartuak izan dira (19 ikasle).
- Gainontzeko mailetako onartuen behin-behineko zerrenda ekainaren 3an argitaratuko dugu.
- Matrikula eperako (ekainaren 16tik 20ra) ez dugu dokumentazio berririk eskatuko, automatikoki egingo dugun prozesua izango baita.
- Ekainaren 11n, 16:30etan, 3 urteko familia guztiekin aurrez-aurreko bilera izango dugu, ikasturte berriari buruzko informazioa emateko. Deialdia, bilera baino egun batzuk lehenago E-mail bitartez bidaliko dizuegu eta bertan xehetasun guztiak zehaztuko ditugu.
Onartze prozesuari buruzko informazio guztia gure Matrikula Atarian aurkituko duzu.