Agate Deunaren bezpera ospatzeko, Ermitaberrin 5. mailako ikasleak Haur Hezkuntzako geletan kantatzera sartu dira. Haur Hezkuntzako ikasleek abestia ere ikasia dute eta beren makilekin erritmoa ongi aski jarraitu dute. Gaur Burlatan Blas Deuna ere ospatzen dugunez (berez atzo igandea zen Blas Deunaren eguna), ikasleek kantak entzun bitartean beren erroskilak jan dituzte.
Ondoren, 4. mailako ikasleak Burlatako Landazabal Agureen Etxera joan dira gure kantak eskaintzera. Urteak daramagu ekintza hau burutzen, agian ikasturte osoko momenturik berezienetakoa da. Hona hemen argazki batzuk:
Bukatzeko, Ermitaberriko patioan eskolako ikasle eta irakasle guztiok Agate Deunaren kanta abestu dugu. Eskolako familiak ikusle izan ditugu.